Bestelakoak

Donibaneko kantu jira bihar irtengo da

2013/12/06
Nork

12:00etan irtengo dira bihar, Pasai Donibanen, kantu jiran bildu ohi diren herritarrak.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Mobilizazioa egingo dute etzi, Herrerako Topo geltokiaren “irisgarritasun ezagatik”

2012/12/13
Nork

La Herrera, Herrira Batzordeak eta Harripe auzo elkarteak deituta, mobilizazioa egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Herrerako Topo geltoki berriaren sarbideen irisgarritasun eza salatzeko. Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuko da martxa bat, eta gero geltokiaren parean elkarretaratzea egingo dute, 12:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako argiak jartzeko akordiorik ez da egon

2012/12/11
Nork

Laurak Bat Pasaiako merkatari elkartea haserre dago udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude. Udalak ez du jarriko Gabonetako argiteriarik hain data seinalatuetan”. Elkarteak esan du badakitela zein den udalaren egoera ekonomikoa, “baina gu ere egunez egun egoera hori jasaten ari gara, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Antxoko kantu jiraren entsegua egingo dute bihar

2012/12/04
Nork

Antxoko kantu jirakoek entsegua egingo dute bihar arratsaldean, hilaren 15eko saioa prestatzeko. Kultur Etxean egingo dute berriro, eta saioa 19:30ean hasiko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Itsas Solasaldien seigarren saioa egingo dute gaur, Juan Arizagarekin

2012/11/29
Nork

Itsas Gelak antolatutako Itsas Solasaldiak ekimenaren seigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean. Juan Arizaga Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria izango da hizlaria. Jaizkibelgo hegaztiei buruz ariko da, 19:30etik aurrera, Mater itsasontzian. Asteburuan, berriz, Jaizkibelgo itsasertzaren ingurumen azterketa eta garbiketa egingo dute Azterkosta egitasmoaren barne, zehazki Azabaratza eta Erentzingo kalak bisitatuz.  

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Iparrako tabernakoa, gozoena

2012/11/28
Nork
Iparrako tabernakoa, gozoena

Asteburuan ospatu dute Antxon Laurak Bat Egunaren bigarren zatia. Aurreko asteburuan Trintxerpen egin bezala, pintxo lehiaketa egin zuten ostiral eta larunbatean barrutian. Sei tabernak hartu zuten parte: Mimosek, Prost!-ek, Danik, Kamiok, Ekarrik eta Iparrak. Azken taberna horretan prestatutako brotxeta aukeratu zuten gozoena bezala dastatu zuten bezeroek. Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dute: Oarsoaldeko zazpi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Sorturen eratze prozesurako batzarrak egingo dituzte larunbatean, lau barrutietan

2012/11/19
Nork

Sortu ezkerreko alderdi independentista berria eratzeko prozesuan murgilduta daude. Batzarrak egiten ari dira herriz herri, eta Pasaiako barrutien txanda larunbat honetan izango da. Donibanen eta Antxon goizean egingo dituzte bilerak. Lehenengoan, Victor Hugo Etxean izango da, eta bigarrenean, berriz, Kultur Etxean. Biak 09:30ean hasiko dira. Trintxerpe eta San Pedrokoak, berriz, arratsaldean batzartuko dira, Trintxerpeko liburutegian. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Presoen aldeko aldarria Behobia-Donostian izango da

2012/11/08
Nork

Presoen eskubideen aldarria Behobia-Donostia lasterketan izango da. Horrela, Trintxerpeko Dax tabernaren parean zita jarri dute, 10:30ean. Lasterketa pasatu arte iraungo du elkarretaratzeak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Donibaneko kantu jira larunbat eguerdian egingo dute estreinakoz

2012/10/29
Nork

Larunbat honetan egingo dute estreinakoz Donibanen kantu jira. Meipitik irtengo dira, 12:00etan, eta Donibane kalera abiatuko dira. Kaleko toki esanguratsuenetan geratuko dira, eta Santiago plazan bukatuko dute, azken abestiarekin. Pasa den astean bilera egin zuten Itsas Mendi elkartean, eguna finkatzeko (hileko lehen larunbatetan izango da), baita abestiak zein ordutegia ere. Inguruko herrietako biztanleei gonbitea luzatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Itsas Mendiren gabonetako loteria, salgai

2012/10/23
Nork

Itsas Mendi Kultur eta Kirol Elkarteak gabonetako loteria salgai jarri duela adierazi du. Horrela, barrutiko hainbat puntutan eros litezke: Atari tabernan (Patxiku), Xabiker eta Juandanburu harategietan, Irune okindegian eta elkartean.

Irakurri gehiago

Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
339,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)