Ekitaldiak

Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute astelehenean Antxon

2012/12/21
Nork

Astelehenean Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute Antxon, Basarik antolatutako kantu jiran. 18:30ean aterako da ikastola ingurutik. Kantu jirako kideekin eta Antxoko musika talde batekin betiko ibilbidea egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kantu jira | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako haur jaiak egingo dituzte barruti guztietan

2012/12/21
Nork

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gabonetako Haur Jaiak antolatu ditu barruti guztietan, Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira. Asteazkena, hilak 26:  Jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. San Pedron, horrez gain, Korri eta Xalto pailazoen eskutik Entresakarekin diskoko abestiez gozatzeko aukera izango da, 18:00etan. Antxon Hipo eta Tomax pailazoek Papo Pupa ikuskizuna eskainiko dute Kultur etxean. Donibanen Kiki eta Koko pailazoak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute, lau egunerako

2012/12/21
Nork

Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zorion postalen lehiaketa, txistorra jatea, toka eta bote lehiak ez dira faltako. Astelehenean, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi irtengo dira Meipitik. Ordu berean eta toki beretik, 31n, abesbatza irtengo da. Urtarrilaren 5ean Erregeen Kabalgata egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kantu jirak Jaizkibel elkartean egingo du entsegua, bihar

2012/12/17
Nork

Antxoko kantu jirak entsegua egingo du bihar arratsaldea, 19:00etatik aurrera. Kultur Etxean izan beharrean, Jaizkibel elkartearen egoitzan egingo dute entsegua. Bukatzerakoan, 20:15a inguruan, azokara joango direlako Gabonetako kantak “behar bezala” prestatzera, jakinarazi dutenez. Gabon Gauean zein urtezaharrean parte hartuko dutenak izango dira bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kantu jira | Ez dago iruzkinik »

Txistorra barra barra eta giro ona nagusi San Tomas azokan

2012/12/15
Nork
Txistorra barra barra eta giro ona nagusi San Tomas azokan

Giro onean aurrera doa Pasai Antxoko San Tomas Eguna. Txistorra eta sagardoa barra barra, eguraldia ere lagun izan dute antxotarrek gaurkoan. Azokaren bueltan orohar jende ugari, eta baita San Tomas egunaren harira antolatutako babarrun jatean ere, 200 lagun elkartu dira mahaiaren bueltan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Pasaia Musikalen emanaldiak, gaur eta bihar

2012/12/14
Nork

Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. Gaur arratsaldean ere, ondoko barrutian, Trintxerpeko parrokian, bi abesbatz horiez gain, Pasaitxo Abesbatzak, Pasaia Gazte Abesbatzak, Illumbe Abesbatzak eta Ibaiertz Abesbatzak kontzertua emango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Tomas azoka ospatuko dute etzi Donibanen, itsas eta baserri giroan

2012/12/14
Nork

San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu dute eguna). Goizeko lehen ekitaldia 11:00etan hasiko da, Meipin. Kaleak girotzen joateko, kalejira egingo dute auzotik hasi eta herriko kaleak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

‘12 cm’ erakusketa uratarrilaren 13ra arte ikusteko aukera egongo da, San Pedron

2012/12/14
Nork

Tamainak inporta duen ala ez berebiziko eztabaida omen da posmodernoen artean. Gaur arratsaldean, baina, tamainak garrantzia handia duen erakusketa zabalduko dute San Pedroko Udal Aretoan: 12 cm . Inaugurazio ekitaldia 19:30ean hasiko da. Udalerrian tradizio handia du erakusketak. Izan ere, antolatu duten hamazazpigarren aldia izango da aurtengoa. Bertan, gehienez, hamabi zentimetroko luzera edota zabalera daukaten artelanak ikusteko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mobilizazioa egingo dute etzi, Herrerako Topo geltokiaren “irisgarritasun ezagatik”

2012/12/13
Nork

La Herrera, Herrira Batzordeak eta Harripe auzo elkarteak deituta, mobilizazioa egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Herrerako Topo geltoki berriaren sarbideen irisgarritasun eza salatzeko. Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuko da martxa bat, eta gero geltokiaren parean elkarretaratzea egingo dute, 12:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

‘Barrura begiratzeko leihoak’, San Pedron

2012/12/13
Nork

Herrira-k abendurako antolatutako egitarauaren barruan, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute gaur arratsaldean San Pedroko Udal Aretoan. 19:30ean hasiko da. Dokumental hori bost preso edo preso ohiri buruzkoa da: Irati Tobar, Jon Ugarte, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jexux Mari Zalakain eta Mikel Albisu. Atal bakoitza zuzendari batek zuzendu du: Josu Martinezek, Txaber Larreategik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
mixikua.com
50,00 €

deskontua

%16

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)