Astelehenean Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute Antxon, Basarik antolatutako kantu jiran. 18:30ean aterako da ikastola ingurutik. Kantu jirako kideekin eta Antxoko musika talde batekin betiko ibilbidea egingo dute.
Irakurri gehiagoAstelehenean Olentzero eta Mari Domingirekin abestuko dute Antxon, Basarik antolatutako kantu jiran. 18:30ean aterako da ikastola ingurutik. Kantu jirako kideekin eta Antxoko musika talde batekin betiko ibilbidea egingo dute.
Irakurri gehiagoPasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gabonetako Haur Jaiak antolatu ditu barruti guztietan, Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira. Asteazkena, hilak 26: Jolasak, tailerrak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. San Pedron, horrez gain, Korri eta Xalto pailazoen eskutik Entresakarekin diskoko abestiez gozatzeko aukera izango da, 18:00etan. Antxon Hipo eta Tomax pailazoek Papo Pupa ikuskizuna eskainiko dute Kultur etxean. Donibanen Kiki eta Koko pailazoak [...]
Irakurri gehiagoJaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zorion postalen lehiaketa, txistorra jatea, toka eta bote lehiak ez dira faltako. Astelehenean, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi irtengo dira Meipitik. Ordu berean eta toki beretik, 31n, abesbatza irtengo da. Urtarrilaren 5ean Erregeen Kabalgata egingo dute.
Irakurri gehiagoAntxoko kantu jirak entsegua egingo du bihar arratsaldea, 19:00etatik aurrera. Kultur Etxean izan beharrean, Jaizkibel elkartearen egoitzan egingo dute entsegua. Bukatzerakoan, 20:15a inguruan, azokara joango direlako Gabonetako kantak “behar bezala” prestatzera, jakinarazi dutenez. Gabon Gauean zein urtezaharrean parte hartuko dutenak izango dira bertan.
Irakurri gehiago
Giro onean aurrera doa Pasai Antxoko San Tomas Eguna. Txistorra eta sagardoa barra barra, eguraldia ere lagun izan dute antxotarrek gaurkoan. Azokaren bueltan orohar jende ugari, eta baita San Tomas egunaren harira antolatutako babarrun jatean ere, 200 lagun elkartu dira mahaiaren bueltan.
Irakurri gehiagoPasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. Gaur arratsaldean ere, ondoko barrutian, Trintxerpeko parrokian, bi abesbatz horiez gain, Pasaitxo Abesbatzak, Pasaia Gazte Abesbatzak, Illumbe Abesbatzak eta Ibaiertz Abesbatzak kontzertua emango [...]
Irakurri gehiagoSan Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu dute eguna). Goizeko lehen ekitaldia 11:00etan hasiko da, Meipin. Kaleak girotzen joateko, kalejira egingo dute auzotik hasi eta herriko kaleak [...]
Irakurri gehiagoTamainak inporta duen ala ez berebiziko eztabaida omen da posmodernoen artean. Gaur arratsaldean, baina, tamainak garrantzia handia duen erakusketa zabalduko dute San Pedroko Udal Aretoan: 12 cm . Inaugurazio ekitaldia 19:30ean hasiko da. Udalerrian tradizio handia du erakusketak. Izan ere, antolatu duten hamazazpigarren aldia izango da aurtengoa. Bertan, gehienez, hamabi zentimetroko luzera edota zabalera daukaten artelanak ikusteko [...]
Irakurri gehiagoLa Herrera, Herrira Batzordeak eta Harripe auzo elkarteak deituta, mobilizazioa egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, Herrerako Topo geltoki berriaren sarbideen irisgarritasun eza salatzeko. Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik abiatuko da martxa bat, eta gero geltokiaren parean elkarretaratzea egingo dute, 12:00etatik aurrera.
Irakurri gehiago