Musika

Pasaia Musikalen emanaldiak, gaur eta bihar

2012/12/14
Nork

Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. Gaur arratsaldean ere, ondoko barrutian, Trintxerpeko parrokian, bi abesbatz horiez gain, Pasaitxo Abesbatzak, Pasaia Gazte Abesbatzak, Illumbe Abesbatzak eta Ibaiertz Abesbatzak kontzertua emango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Vitamin X taldeak kontzertua emango du Mogambon

2012/12/12
Nork

Hardcore gaua egingo dute etzi Trintxerpeko Mogambo aretoan. Bertan lau talde ariko dira, 21:30etik aurrera. Vitamin X Amsterdameko taldea ariko da, batetik. Izen handia du hardcore eszenan, eta hamarkada eta erdi inguru daramate eszenatokiz eszenatoki. Eurekin batera, bestetik, Represion, Dictadura eta Hondartzako Hondakinak taldeak ariko dira. Bestalde, larunbatean Desguace Beni, R.O.B.O. eta Silla Electrica taldeek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du Donibanen

2012/11/23
Nork

Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du Donibanen datorren asteartean, hilaren 27an, Donibaneko Bonantza elizan. Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta hamar kanta abestuko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Illunbe Akordeoi Orkestrak Santa Zeziliako kontzertua emango du bihar Antxoko parrokian

2012/11/21
Nork

Santa Zeziliako ospakizunen baitan, Illunbe Akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar arratsaldean Antxoko San Fermin parrokian, 20:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Proisaren aldeko musika jaialdia egingo dute larunbatean San Pedron

2012/11/21
Nork

Proisa kulturgunearen aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Horrela, larunbat honetan musika protagonista izango San Pedroko eraikinaren alboan zein bi tabernatan, OarsoMusika kolektiboak antolatuta. Oarsoinua X Proisa izena jarri diote ekitaldi sortari. Eguerdian mikrofono irekia egongo da Proisa aldamenean, nahi duenak abestu edo jo dezan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean kontzertuak izango dira herriko hiru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Santa Zezilia ospatzeko, bi kontzertu Donibanen

2012/11/19
Nork

Ostegunean musikariek euren zaindari Santa Zeziliaren Eguna ospatuko dute, eta horren harira, bi kontzertu antolatu ditu Itsas Mendi Musika Taldeak Donibanen. Ostiralean Pasaiatxo, Pasaia Txiki eta Pasaia abesbatzek errezitaldia emango dute San Joan Bataiatzailearen elizan. Emanaldia 20:15ean hasiko da. Igandean, 11:00etatik aurrera, Goizeko izarrak Konstantzia bandarekin diana joko du. Mezan, gainera, Kristo Gure Errege eta Agur Jaunak joko dute. Elizkizuna bukatzean, Santiago plazaraino abiatuko dira, kalejiran. 12:45ean, berriz, hiru piezako kontzertu txikia emango dute plazan, hiru pieza hauek joko dituzte: Pamplona perla del Norte (Turrillas), Let it be (Beatles) eta Tommaso Albinoniren Celebre Adagio .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaur hasiko da San Pedroko XXVII. Musika Abesbatza astea

2012/11/16
Nork
Gaur hasiko da San Pedroko XXVII. Musika Abesbatza astea

Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia. Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Christian Vidalek gitarra ‘clinic’ bat emango du bihar Trintxerpeko alkateordetzan

2012/11/09
Nork
Christian Vidalek gitarra ‘clinic’ bat emango du bihar Trintxerpeko alkateordetzan

Gitarra jotzea gustuko dutenek, eta batez ere, ikasteko gogoa dutenek, bihar arratsaldean aukera ona izango dute Trintxerpeko alkateordetzan. Gitarra clinic saioa izango da bertan, Christian Vidalen (Zarate, Buenos Aires probintzia, Argentina; 1972) eskutik. Gitarra jotzeko teknika eta metodoak erakutsiko dizkie Vidalek alkateordetzara hurbiltzen direnei. Saioa 17:30ean hasiko da, eta hamar euroko kostua izango du. Shop [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Christian Vidal Therioneko gitarrajoleak ‘clinic’ bat emango du Trintxerpen

2012/11/08
Nork

Christian Vidal Therion taldeko gitarrajole argentinarrak gitarra clinic bat eskainiko du larunbat arratsaldean Trintxerpeko Alkateordetzan. 17:30ean hasiko da saioa, eta hamar euroko kostua izango du. Clinic bat aditu batek metodo eta teknikei buruz ematen dituen eskolak dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Bi kontzertu gau egingo dituzte asteburuan, Mogambon

2012/11/07
Nork

Asteburua iristearekin batera, zuzeneko musika itzuliko da Trintxerpeko Mogambo aretora. Ostiral gauean, 21:30etik aurrera, Achtung!! eta Rippers taldeek joko dute. Lehenengo taldea Hernanikoa da, eta punk-rocka dute oinarri. Afonia taldea zirenek osatzen dute. Bigarrenak Bartzelonatik datoz. Punk-rockaz gain, garage ukituak ere baditu Rippersek. Wipers, Melvins, Killing Joke, Turbonegro edo Zeke bezalako taldeak ditu inspirazio iturri. Hurrengo egunean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Salbide jatetxea
22,00 €
Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)