Ekonomia

2015eko ekainean bukatuko dute termikoa desegiteko prozesua

2012/11/30
Nork

Iberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia. Udalak esan duenez, “pozik” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Murrizketen kontra

2012/11/27
Nork
Murrizketen kontra

Osasunean, beste arlo askotan bezala, hainbat gobernu erakunde aurrera eramaten ari diren murrizketen kontra elkartzen dira ostiralero hainbat antxotar. Herritar guztiak animatu dituzte ostiraletan, 12:00etatik 12:15era egiten dituzten elkarretaratzeetara hurbiltzera. Antxoko anbulatorioaren parean biltzen dira bertako langileak eta herritarrak, irudian ikus daitekeen bezala.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Langabeak udalaren kezken artean ez daudela salatu du PSE-EEk

2012/10/19
Nork

Pasaiako PSE-EEk jakinarazi duenez, asteartean egin zen Ogasun Batzordean gobernu taldeak ez zuen gai zerrendan sartu langabeen gainean iraileko plenoan onartutako mozioa. Horren arabera, 75.000 euro bideratu behar ditu udalak langabeziari aurre egiteko. Gaia aztertzea alkateak hartu zuen “konpromisoa” zela esan dute sozialistek, “baina azalpenik eman gabe, ez zuten batzordeko gai zerrendan sartu”. Pasaia langabezia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Oscar Alberdi gogoan

2012/10/09
Nork
Oscar Alberdi gogoan

Ostiralean elkarretaratzea egin zuten Pasai Antxoko Gure Zumardian Oscar Alberdi gogoratzeko eta bere heriotza salatzeko, eta lan istripuak oro har, gaitzesteko. 38 urteko antxotarra gaur zortzi hil zen lan istripuan, Astigarragan. Hamarnaka lagunek hartu zuten parte. Aizkibel enpresan lan egiten zuen Alberdik, zementua nahasten. Hobi bat garbitzen ari zela harrapatuta geratu zen antxotarra, eta suhiltzaileak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Oscar Alberdiren heriotza salatzeko elkarretaratzera joateko deia egin ezker abertzaleak

2012/10/05
Nork

Asteartean lan istripuan zendu zen Oscar Alberdi antxotarraren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean. Antxoko Greba Komiteak antolatu du elkarretaratzea. Ezker abertzaleak ere bertara joateko deia egin du. Azken eragile horrek, gainera, hauteskundeetako kartelak itsasteko deialdia egin du, elkarretaratzearen ondoren.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lan istripuan zendutako antxotarraren heriotza bihar salatuko dute

2012/10/04
Nork

Herenegun goizean 38 urteko langile antxotar bat, Oscar Alberdi, hil zen Astigarragako Aizkibel enpresan lanean ari zela. Enpresa horren zementua nahasteko arduraduna zen Alberdi. Hareazko hobi bat garbitzen ari zela, harrapatuta gelditu zen langilea, eta suhiltzaileak bertara iristean jada hilda zegoen. Heriotza hori salatzeko, Pasai Antxoko Greba Komiteak elkarretaratzea deitu bihar arratsalderako. 19:00etan izango da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jarraipen handia izaten ari da greba Pasaian

2012/09/26
Nork

Grebak jarraipen handia izan du Pasaian. Lau barrutietako komertzio eta tabernetan pertsiana itxiak izan dira nagusi goizeko lehen orduan. Trintxerpeko Dian eta dendaren batek eguerdian ireki ditu ateak. Ez arazorik izan. Portuari dagokionez, Portu Agintaritzan erdiak egin du lan, eta gainontzeko guztia geldituta egon da.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Langabeziari aurre egiteko mozioa aurkeztuko du PSEk

2012/09/07
Nork

Hilaren bukaeran bilduko da Pasaiako Udalbatza, eta bertako puntu bat zein izan daitekeen azaldu du Pasaiako PSE-EEk. Mozio bat aurkeztuko dute, langabeziari aurre egiteko neurri batzuk proposatuz. “Pasaian, beste toki askotan bezala, krisia bere alderik gogor eta ilunena erakusten ari da. Langabezia tasa igotzea da horren seinalea”, esan dute sozialistek. Oarsoaldeko datuak “bereziki larriak” direla [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mailegua sinatu du Pasaiak, Foru Funtsa itzultzeko

2012/07/27
Nork

Gipuzkoako udalak 2011ko Foru Funtsaren likidazio negatiboa itzultzen ari dira. Orain arte ordaindu behar dutenaren erdia bete dute, eta beste erdia ordaindu behar dute. Finantza arazoak dituzten hamabi udalek, tartean Pasaiakoak, maileguak sinatu zituzten atzo Nafarroako Rural Kutxarekin, 2.407.000 euro jasotzeko. Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamenduaren bulegoetan sinatu zituzten mailegu horiek. Datozen bi urteetan amortizatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pasaiako PSE-EE: “Aldez aurretik hitzartutako erabakia izan da”

2012/07/21
Nork

Atzoko udalbatzarrean onartutakoaren gaineko iritzia eman du Pasaiako PSE-EEk. Sozialisten arabera, udalaren eta San Markoren arteko hitzarmena “aldez aurretik hitzartutako erabakia” izan da, eta zentzu horretan, bereziki kritikatu dute Ezker Anitza-EBren zinegotzi Xabier Pomboren jarrera: “Xabier Pomboren eta Bilduren artean dagoen zurikeria onartezina da, ez bakarrik hondakinen gaian, gai guztietan”. Hori esanda, sozialisten ustez Pasaian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Parapente Bizkaia
49,90 €

deskontua

%54

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)