Irakurri gehiago Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak haserrea agertu du Pasaiako Udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude. Udalak ez du jarriko Gabonetako argiteriarik hain data seinalatuetan”. Elkarteko kideek esan dute badakitela zein den udalaren egoera ekonomikoa, “baina gu ere egunez egun [...]
Irakurri gehiagoIberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia. Udalak esan duenez, “pozik” [...]
Irakurri gehiagoLarunbat honetan TEDx Pasaia Women ekitaldia egingo dute San Pedroko Ondartxon. Ehun pertsonentzako tokia dago, eta azkenekoak geratzen dira. Izena emateko ekitaldiaren webgunean sartu behar dute interesdunek.
Irakurri gehiagoPasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa” berresten dutela jakinarazi dute zinegotzi sozialistek, eta emakumeen kontrako edozein indarkeria mota gaitzesten dutela. Horrela, gaineratu dute erakundeek, eta batez ere hurbilenekoek (“udalek”), erantzukizuna hartu behar dutela: “Gure [...]
Irakurri gehiago
Atzo, azaroaren 16, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Pasaiako lau barrutietan hainbat ekimen prestatu zituzten egun horretan haurren eskubideak aldarrikatzeko. Arratsalde osoan zehar, jolasak, dantzak, txokolate jatea eta beste zenbat ekintza izan zituzten umeek, udalak antolatuta. Udalak duela lau urte hartu zuen haur eta nerabeen eskubideak zaintzeko konpromisoa haurren eta nerabeen erakunde-adierazpenarekin. Hain [...]
Irakurri gehiago
Hilaren 16an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, atzo Pasaiako udaletxean agerraldia egin zuten Amaia Agirregabiria alkateak eta herriko hiru ikastetxetako haurrek, egun horretako jarduerak aurkezteko asmoz. Alkateak udalaren izenean adierazpen bat irakurri zuen. Horrela, gogorarazi zuen duela lau urte Udalbatzak, aho batez, haurren eta nerabeen erakunde-adierazpena onartu zutela. Horrela, gaur egun [...]
Irakurri gehiago
1962 urtean jaiotako antxotarrek bazkaria egin zuten pasa den larunbatean. Lore Txorta elkartean bildu ziren, mende erdia betetzen dutela ospatzeko.
Irakurri gehiagoPasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi duenez, gizarte arloan lan egiten duten elkarteei diru laguntza eskatzeko epea luzatu diete. Berez, bihar bukatuko zen laguntza eskatzeko epea, baina hilaren 31ra luzatu dute. Eskaera eredua sail horren bulegoan eskatu daiteke (Euskadi etorbidea, 27, Trintxerpe) edo udalaren webgunean . Iaz diru laguntza jaso zuten elkarteek gastua justifikatu beharko dute aurten [...]
Irakurri gehiago