Gizartea

Oporretan gaude

2012/12/22
Nork
Oporretan gaude

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako argien harira, gogoeta egiteko eskatu dio Laurak Batek udalari

2012/12/08
Nork

Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkarteak haserrea agertu du Pasaiako Udalak ez dituelako Gabonetako argiak jarriko aurten. “Gure elkarteak egindako proposamenaren harira, udalak hartu duen jarreraren aurrean suminduta gaude. Udalak ez du jarriko Gabonetako argiteriarik hain data seinalatuetan”. Elkarteko kideek esan dute badakitela zein den udalaren egoera ekonomikoa, “baina gu ere egunez egun [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Itsastarrak-ek bi batzar egingo ditu asteartean

2012/12/07
Nork

Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea egiteaz gain, 2013ko ekintzen egutegia aurkeztuko dute. Bigarren batzarra ezohikoa da, eta bertan taldearen presidente berria nor izango den hautatuko dute bazkideek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

2015eko ekainean bukatuko dute termikoa desegiteko prozesua

2012/11/30
Nork

Iberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia. Udalak esan duenez, “pozik” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

TEDx Pasaia Womenerako izena eman daiteke

2012/11/28
Nork

Larunbat honetan TEDx Pasaia Women ekitaldia egingo dute San Pedroko Ondartxon. Ehun pertsonentzako tokia dago, eta azkenekoak geratzen dira. Izena emateko ekitaldiaren  webgunean sartu behar dute interesdunek.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Azaroaren 25eko ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu du PSE-EEk

2012/11/23
Nork

Pasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa” berresten dutela jakinarazi dute zinegotzi sozialistek, eta emakumeen kontrako edozein indarkeria mota gaitzesten dutela. Horrela, gaineratu dute erakundeek, eta batez ere hurbilenekoek (“udalek”), erantzukizuna hartu behar dutela: “Gure [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Haurrek tratu ona eskatu dute lau barrutietan

2012/11/17
Nork
Haurrek tratu ona eskatu dute lau barrutietan

Atzo, azaroaren 16, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Pasaiako lau barrutietan hainbat ekimen prestatu zituzten egun horretan haurren eskubideak aldarrikatzeko. Arratsalde osoan zehar, jolasak, dantzak, txokolate jatea eta beste zenbat ekintza izan zituzten umeek, udalak antolatuta. Udalak duela lau urte hartu zuen haur eta nerabeen eskubideak zaintzeko konpromisoa haurren eta nerabeen erakunde-adierazpenarekin. Hain [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Haur eta nerabeek tratu ona aldarrikatu dute, udalarekin batera

2012/11/10
Nork
Haur eta nerabeek tratu ona aldarrikatu dute, udalarekin batera

Hilaren 16an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, atzo Pasaiako udaletxean agerraldia egin zuten Amaia Agirregabiria alkateak eta herriko hiru ikastetxetako haurrek, egun horretako jarduerak aurkezteko asmoz. Alkateak udalaren izenean adierazpen bat irakurri zuen. Horrela, gogorarazi zuen duela lau urte Udalbatzak, aho batez, haurren eta nerabeen erakunde-adierazpena onartu zutela. Horrela, gaur egun [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

1962an jaiotako antxotarrek bazkaria egin dute

2012/10/23
Nork
1962an jaiotako antxotarrek bazkaria egin dute

1962 urtean jaiotako antxotarrek bazkaria egin zuten pasa den larunbatean. Lore Txorta elkartean bildu ziren, mende erdia betetzen dutela ospatzeko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gizarte arloko elkarteei diru laguntza eskatzeko epea luzatu die udalak

2012/10/19
Nork

Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak jakinarazi duenez, gizarte arloan lan egiten duten elkarteei diru laguntza eskatzeko epea luzatu diete. Berez, bihar bukatuko zen laguntza eskatzeko epea, baina hilaren 31ra luzatu dute. Eskaera eredua sail horren bulegoan eskatu daiteke (Euskadi etorbidea, 27, Trintxerpe) edo udalaren webgunean . Iaz diru laguntza jaso zuten elkarteek gastua justifikatu beharko dute aurten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Galerna Zarautz Hostel
18,00 €

deskontua

%15

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)