Gizartea

Odola emateko aukera, hilaren 17an, Antxon

2012/10/12
Nork

Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saioa antolatu du Antxoko anbulatorioan hilaren 17rako, 18:30etik 20:30era. Gazteei bereziki joateko eskatu diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Hamarnaka lagunek salatu dute lan istripuan hildako antxotarraren heriotza

2012/10/06
Nork
Hamarnaka lagunek salatu dute lan istripuan hildako antxotarraren heriotza

Atzo arratsaldean herritar ugarik erantzun zioten Pasai Antxoko Greba Komiteak deitutako elkarretaratzeari. Asteartean 38 urteko langile antxotar bat, Oscar Alberdi, hil zen Astigarragako Aizkibel enpresan lanean ari zela. Enpresa horren zementua nahasteko arduraduna zen Alberdi. Hareazko hobi bat garbitzen ari zela, harrapatuta gelditu zen langilea, eta suhiltzaileak bertara iristean jada hilda zegoen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bukatu dira Antxoko jai txikiak

2012/10/01
Nork

Atzo, su artifizialen ikuskizunarekin, bukatu ziren Antxoko San Fermin Txikiak. Haraino iritsi arte, ordea, gauza asko egin zituzten antxotarrek jai giroan: bakailao lehiaketa, arrantza txapelketa, jokoak, bizikleta txapelketak… Aurrekontu txikiarekin egin dituzte barrutiko jai txikiak, baina diru aldetik murriztu dena, giroan irabazi da. Izan ere, ekimen guztietan parte hartzea handia izan delako, eta jai batzordeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Jai txikiak, giro handia

2012/09/29
Nork
Jai txikiak, giro handia

Eguraldi eskasari aurre egin diote gaur antxotarrek San Fermin Txikietan. Goizetik izan dira ekimenak, baina nabarmenena herritarrei barrutik osotik egin duten Lib Dub-a izan da. Horrez gain txu-txu trna, harrentzako jolas japoniarrak, erraldoi eta buruhandiak eta bestelakoak izan dira. Arratsaldean eta bihar ere badaude gauza mordoa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Jose Iturgaizek bere kroniken liburua aurkeztu du

2012/09/29
Nork

Atzo aurketu zuen Jose Iturgaiz antxotarrak 1976ko herri kronikak biltzen dituen Remando a contracorriente liburua. Ikusmin handia sortu zuen aurkezpenak, Antxoko aretoa bete-bete egon zelako. Iturgaizek herri kronisten garrantzia nabarmendu zuen, eta etorkizunean kronista horien beharra izango dela nabarmendu zuen. Liburuak sinatu zituen antxotar ezagunak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hasi dira San Fermin Txikiak

2012/09/29
Nork

20:00etan hasi ziren atzo Antxoko San Fermin Txikiak: txupinazoa, presoen aldeko sokatira, herri danborrada, sobakillo afaria eta barrilada izan ziren, besteak beste, lehen orduen protagonista. Gaur eguraldi txarrarekin hasi da eguna, baina hala ere festa giroa izango da Pasaiako barrutian. Ondokoa da gaurko eta biharko egitaraua: IRAILAK 29, LARUNBATA 11:00etatik aurrera: Txu-txu trena Gure Zumardian 11:30ean: Japoniako haur [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Punk gau solidarioa, gaur, Mogambon

2012/09/22
Nork

Punk gau solidarioa egingo dute etzi iluntzean Trintxerpeko Mogambo aretoan, 20:00etatik aurrera. Dirua biltzea da helburua, ekainaren 22an animalien eskubideen aldeko hamabi ekintzaileren kontrako epaiketako gastuei aurre egiteko. Informazio gehiago, hemen .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Harrera On Gunean izena emateko epea zabaldu dute

2012/09/21
Nork

Harrera On Gunean izena emateko epea ireki Pasaiako Udalak. Egitasmo hori Euskal Herritik kanpo etortzen diren 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago, Pasaiako eskola batean matrikulatuta daudenak. Bertan, hainbat jolas eta jardueren bidez, hemengo gizartearen berri izango dute, euren kultura eta hizkuntzari balioa emanez. Egitasmo horretan parte hartzea doakoa da, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Odola emateko aukera, bihar, Antxon

2012/09/18
Nork

Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saioa antolatu du biharko (hilak 19, asteazkena), 18:30etik 20:30era Antxoko anbulatorioan. Ohiko odol emaileak elkartasun keinua egitera deitu dituzte, eta bereziki inoiz ere odola eman ez dutenei esan diete agertzeko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

3.500 sinadura atez atekoaren kontra

2012/09/18
Nork

Atez ateko hondakin sistema jartzearen kontrako 3.500 sinadura inguru bildu dituela jakinarazi du Pasaia Garbia plataformak. Taldeko kideen ustez, sinadurak biltzeko ekimenak “erantzun izugarria” izan du, eta jakinarazi du hilaren 22ra arte jarraituko dutela sinadurak jasotzen, “herriko edozein Batzokitan eta hainbat dendatan”. Sinadura guztiak bildu eta gero etorkizunari begira zer egingo duten erabakiko dutela esan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
14,90 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)