Hauteskundeak

Bixen Itxaso: “Hautesleek ez dute baloratu PSE-EEk egindako lana”

2012/10/21
Nork

Gasteizko gobernua galdu du PSE-EEk. Alderdi horretako Bixen Itxasoren arabera, hautesleek ez diote merezi duen lekua eman. “Inkestek esaten ziguten emaitzak nondik joan zitezkeen, nahiz eta ez diren zientzia zehatza. Hala ere, emaitzek hitz egin dute, eta gehiengo nazionalistak irabazi du. Arduratu egiten nau historiako lehen gobernu nazionalistaren lanak ez duela nahikoa lortu hautesleen iritziz, ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Nahikari Otermin: “Pozik gaude, oso emaitza onak lortu ditugu”

2012/10/21
Nork

EAJk irabazi ditu Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Nahikari Otermin Pasaiako EAJko kideak, emaitzen balorazio positiboa egin du. “Pasaian oso emaitza onak lortu ditugu. Udal hauteskundeekin alderatuta, Bilduren emaitzetatik gertuago gaude, boto gutxira. Buruan genituen emaitzak baino hobeak izan dira lortutakoak. Gipuzkoan ere, lehen urrutiago geunden, eta hurbildu gara Bilduren emaitzetara. Biek lortu dugu eserleku kopuru bera. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Xabier Pombo: “Lanean jarraituko dugu”

2012/10/21
Nork

Ezker Anitzak ez du eserlekurik lortu Gasteizko Legebiltzarrean. Xabier Pombo alderdiko kideak jakinarazi du, emaitzak digeritzen ari direla. “Gertatutakoa irensten saiatzen ari gara. Egia esan, nik uste, etsaiak izan ditugula alderditik kanpo, baina baita barruan ere. Kanpoan, esaterako, hedabideek (ETBk bereziki) nahasmena eragin dute. Barruan, min handia egin digu Espainia mailan Gaspar Llamazaresek hartutako jarrerak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Pasaiako emaitzak

2012/10/21
Nork

%100 zenbatuta Errolda: 12.384. Parte hartzea: %57,53. Abstentzioa: %42,47. Botoak EH Bildu: 2.247 (%32,37). EAJ: 1.913 (%27,58). PSE-EE: 1.435 (%20,69). PP: 525 (%7,57). UPyD: 126 (%1,82).

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hauteskundeak | Iruzkin bat »

San Pedroko luiziak ilundu du hauteskunde eguna

2012/10/21
Nork

Lasai doa, gainontzeko herrietan bezala, hauteskunde eguna Pasaian. Hala ere, herritar batzuek, baina EHNArekin ezin izan dutela bozkatu salatu dute. Beste batzuek, Trintxerpen PSE-EEko eta PPko ahaldun asko daudela kritikatu dute. Eguna, baina, San Pedron izandako gertakariak ilundu du. Goizeko 11:00ak aldera izandako luizi baten ondorioz, etxebizitza bat hustu behar izan dute. Arrandegi kalean izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

%53,63ko parte hartzea 2009an, Pasaian

2012/10/21
Nork

Parte hartzerik txikienetako bat izan zuen udalerrietako bat izan zen Pasaia 2009an: %53,63ko parte hartzea izan zen. Lezo izan zen beste bat (%52,69). Baxuena Gizaburuagan izan zen (%38,85).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Denis Itxasori elkarrizketa digitala, Berrian

2012/10/21
Nork

Eusko Legebiltzarrerako PSE-EEren hautagaia da Gipuzkoan. Irakurleen galderak erantzun zituen ostegunean. Elkarrizketa osoa, Berria egunkarian .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

EH Bilduk salatu du euren kontrako kartelak jartzen harrapatu dituztela PSE-EEko militanteak

2012/10/17
Nork

EH Bilduk salatu duenez, “PSE-EEko militante batzuk” harrapatu zituzten atzo Bilduren kontrako kartelak jartzen Trintxerpeko hauteskunde paneletan. Koalizioaz gain, beste pertsona batzuen kontrako mezuak dituztela esan EH Bilduk: Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Laura Mintegi lehendakarigaia eta Joseba Permach ezker abertzaleko kidea. Esan dutenez, “bideoan agertzen ez bada ere, PSE-EEren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Denis Itxasorekin elkarrizketa, Oiartzun Irratian

2012/10/12
Nork

Oiartzun Irratiko Urtzi Argibay eta Mirari Martiarena kazetariek elkarrizketa egin diote aste honetan Denis Itxaso pasaitarrari, hilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira. Hona hemen elkarrizketa horren audioa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Pasaian bakarrik gobernatuko du Bilduk, unean uneko akordio bila

2011/06/08
Nork

PPrekin izan ezik, ordezkaritza lortu duten gainontzeko alderdi guztiekin izan dira Bilduko hautetsiak. Programaren araberako akordio puntualetara iristeko asmoz, baina bakarrik. Hala gobernatuko dute Pasaian Bilduk lortu dituen zortzi zinegotziek. Udalean ordezkaritza lortu duten alderdiekin egiteke zuen erronda bukatu du  honezkero Bilduk. Amaia Agirregabiria alkategaiak aipatu bileretan beren eskaintza zein izan den argitu du: «Gure [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika, Udala | 2 Iruzkinak »

Gaurko eskaintza
argazkia
LA PIKURUTZA landa apartamentuak
42,00 €

deskontua

%41

Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)