Hirigintza

Kaiko Herrera ingurua berregituratzeko ardatza izatea eskatu dute La Herrera, Herrirak eta Harripek

2012/12/15
Nork
Kaiko Herrera ingurua berregituratzeko ardatza izatea eskatu dute La Herrera, Herrirak eta Harripek

Gaur eguerdian 200 bat lagun inguru bildu dira Trintxerpeko Gudarien Enparantzaren eta Herrerako Topo geltoki berriaren arteko bidea lotzeko. Euren asmoa, geltoki berrira joateko dauden irisgarritasun arazoak salatzea, eta Kaiko Herrera Antolatzeko Proposamena aurrera eramateko eskatzea. Gainera, eremu hori inguruaren ardatz eskatu dute La Herrera, Herrira Batzordeak eta Harripe Altza eta Herrerako auzo elkarteak. Topoko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hirigintza | Ez dago iruzkinik »

VIII. Alabortza Eguna deitu dute larunbaterako (hilak 16)

2012/06/12
Nork
VIII. Alabortza Eguna deitu dute larunbaterako (hilak 16)

Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”.  “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta  Alabortza horretarako toki aproposa eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hirigintza, Ingurumena, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Luzuriagako aparkalekuaren zati bat hustuko dute astelehenean

2012/05/11
Nork

Luzuriagako orubean azaldu diren bide zuloak konpontzeko lanak direla eta, astelehenean, hilak 14, orain konpontzen ari diren eremuaren erdia aparkatzeko zabalduko da eta beste erdia kotxez hustuko dutela jakinarazi dute Antxoko alkateorde Izaskun Biurrunek.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Hirigintza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Udala: «Lonjarako proiektuak ez du lehiaketa irabazi zuenaren antzik»

2012/04/25
Nork
Udala: «Lonjarako proiektuak ez du  lehiaketa irabazi zuenaren antzik»

Portuko buru Lucio Hernandok lonjaren gainean esandakoak gezurra direla berretsi du alkateak San Pedroko lonja berrirako proiektuak hautsak harrotzen jarraitzen du. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok lehengo larunbatean El Diario Vasco egunkarian esandakoak gezurtatu ditu beste behin Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak. «Ez dakigu arrandegi berriak zein diseinu izango duen; udalaren esku dago», esan zuen Lucio Hernandok elkarrizketan, besteak beste. Udalak, ordea, lonjaren diseinuaren erantzukizuna Portuarena dela dio. Proiektu aldaketa «Portu Agintaritzak udalean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hirigintza | Ez dago iruzkinik »

Luzuriagako aparkalekua txunkundu dutelako poztasuna agertu du EAJk

2012/04/13
Nork

EAJk poza agertu du Antxon, Luzuriagako aparkalekua txukundu dutelako. Argitu dutenez, antxotarren kexak entzun ondoren, maiz eskatu diote alkatea eta gobernu taldeari Luzuriaga konpontzeko, herritar asko “kotxeetan sortzen ziren etengabeko kalteez” kexu zirelako. Orubea asfaltatu gabe  txukundu izana txalotu dute. Izan ere “EAJk jakin badaki laster hasiko direla bigarren faseko lanak” eta horregatik defendatu omen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Hirigintza | Ez dago iruzkinik »

Luzuriaga txukuntzen

2012/03/30
Nork
Luzuriaga txukuntzen

Asteartean hasi ziren Antxon Luzuriagako orubea txukuntzeko lanak, urteetan bertako bide zuloen tartean aparkatzera ohitutako bizilagunen begiradapean. Herenegungo udalbatzarrean esan zutenez, konponketa lanek 27.0000 euroko aurrekontua dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hirigintza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurtik aurrera ezingo da Luzuriagan aparkatu

2012/03/23
Nork
Gaurtik aurrera ezingo da Luzuriagan aparkatu

Luzuriagako orubea txukuntzeko egin behar dituzten lanak direla eta gaurtik aurrera ezingo da bertan aparkatu. Lanek gehienez astebete iraungo dutela jakinarazi du Udalak. Bertako iturriek iragarri dutenez, Luzuriagako lanak iraun bitartean, 20:00etan 08:00etara Usozeko kirol pistetan eta Biteri Plazan aparkatzeko aukera izango da, baina ordutegi horretatik kanpo bertan ustez diren autoak isuna jasoko dutela ohartarazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Hirigintza | Ez dago iruzkinik »

Antxoko alkateordeak batzar baterako deia luzatu du gaurko

2012/03/13
Nork

Antxoko alkateorde Izaskun Biurrrunek herritarrak hartzen ditu asteazkenero Azokan, baina gaurkoo dei berezia egin du alkateordeak, eta batzar informatibora deitu ditu herritar guztia.  Antxoko mugikortasunari eragingo dioten hainbat aldaketa eta Luzuriagako kanparen inguruan aurreikusten diren hainbat lanen berri emango du alkateordeak. Batzarra, 18:30ean izango da, kultur etxean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hirigintza, Udala | Ez dago iruzkinik »

Lokalak etxebizitza gisara moldatzeko araua nahi du EAJk

2012/02/08
Nork

Hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtu ahal izateko ordenantza bat eskatu du Pasaiako Udaleko EAJren udal taldeak. Taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, “udalerrian finkatuta dagoen eta erabiltzen ez den ondare eraiki handia dago, eta, kasu gehienetan, hiri paisaiaren irudi degradatua sortzen du”. Horregatik, proposamen bat aurkeztu du EAJk, hurrengo hirigintza batzordean eztabaidatzeko. Jeltzaleek, “lokalak bizitegi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak, Hirigintza, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »

Hastear dira Ulia etorbidea urbanizatzeko lanak

2012/02/08
Nork

Pasaiako Udalak jakinarazi du aurki hasiko direla Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Lan horiek burutzeko sei hilabete izango ditu Azysa enpresak; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ean onartu zituen. Udalak onartu du lan horiek eragozpenak sortuko dizkietela zonalde horretan bizi direnei, eta oro har trintxerpetar guztiei. Hortaz, “pazientzia eta laguntza” eskatu die herritarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Hirigintza, Udala | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)