Pasai Antxoko Gabonetako Herri Krosaren hirugarren ekitaldia igandean izango da. 11:00etan aterako dira korrikalariak irteeratik. Izena emateko bi modu daude, bat aldez aurretik, eta bestea egunean bertan. Aurretik izena emateko Kirolprobak-en webgunera jo behar da, eta igandean bertan 10:00etatik aurrera dago izena emateko aukera Gure Zumardian. Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dituzte kirolariek (asegurua, kamiseta, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, gabonak, krosa, pasaia
Bidalita Kirola | Iruzkin bat »
Hirugarren urtez jarraian, Gabonetako krosa egingo dute Antxon hilaren 23an, goizez. 11:00etan hasiko dira lasterkariak lehian, eta izena 10:00etatik aurrera eman behar da. Antolatzaileek bideo bat egin dute lasterketaren berri emateko.
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, kirola, krosa, pasaia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ostadarren zelaian jokatuko du etzi Trintxerpek, 10:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako taldea azkena da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean —hamabigarren dago Trintxerpe—, eta hiru puntuak lortzeko aukerak ditu.
Irakurri gehiago
Etiketak:futbola, kirola, trintxerpe
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Garaipen ederra lortu zuen atzo Pasaia futbol taldeak Don Boscon. 3-1 gainditu zuen Gasteizko Aurrera taldea, eta horrenbestez, sailkapen nagusian aurrera jauzia egin dute zuri-gorriek: hamargarren postuan daude, sailkapenaren erdi-erdian, hortaz, sasoi hasierako helburua betetzeko bidean daude antxotarrak, maila mantetzea alegia. Hirugarren Mailako hamaseigarren partida izan zen atzokoa, eta Liga erdia pasatu ez denean, mailari [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:futbola, kirola, pasaia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, azpiegiturak, donibane, pasaia
Bidalita Kirola, Udala | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Donibaneko eraikin balioanitzaren gainekoa. Hitzarmen horren arabera, eraikin hori ordaintzeko bideratzeko 300.000 euroak etorkizunean lotuta izango dira. Eraikin hori arraunarentzako zuzenduta egongo da nagusiki.
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, eraikin balioanitza, kirola
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Pasaiak eta Beasainek golik sartu gabe bukatu zuten larunbateko partida. Norgehiagoka nahiko parekatua izan zen hasieratik, eta zelai erdiko jokoa nagusitu zen, atezainei arazorik sortu gabe. Pasaiak, erdilarien artean baja asko eduki arren, lan txukuna egin zuen, baina goierritarren esperientziak geldiarazi zuen. Bigarren zatian antxotarrek presio are handiagoa egin zuten, baina emaitzarik ez zuten lortu, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane eskubaloia, emitzak, eskubaloia, futbola, pasaia KE
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaia Kirol Elkarteko lehen futbol taldeak Don Boscon jokatuko du bihar, 16:30etik aurrera. Beasain jasoko dute. Zuri-gorriek goierritarrek baino hiru puntu gehiago dituzte, eta biharko norgehiagoka garrantzitsua izan daiteke lasaitasun pixka bat gehiago hartzeko. Bestalde, Donibane Eskubaloiak Tolosa jasoko du bihar arratsaldean. Arrosek Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. Sailkapeneko azkeneko postuan daude sanjuandarrak.
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane eskubaloia, kirola, pasaia KE
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaia pixkanaka neurria hartzen ari zaio Hirugarren Mailari. Herenegun eguerdian Basaurin jokatu zuten, Baskoniaren kontra, eta puntu baliotsua lortu zuten zuri-gorriek, hiruna berdintzea lortuta. Athleticen hirugarren taldea da Baskonia. Aurreko bi partidetan garaipen bana lortu eta gero, herenegun berdintzearekin denboraldiko bolada onenari jarraipena eman diote antxotarrek. Zuloa bost puntutara aldendu dute. Sailkapeneko hamaikagarren postuan daude, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, emaitza, futbola, pasaia
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
San Juango arraunlariei, emakumeei eta gizonei, omenaldia egin zieten joan den larunbatean Donibaneko pilotalekuan. Ekitaldia Santiago plazan ziren egitekoak, baina eguraldi txarragatik, azkenean pilotalekuan egin zuten. Kirolariek jaso zuten aitortzaz gain, beste hainbat ekimen egin zituzten: sasoiko argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izan zuten bertan izan zirenek, baita banderen bedeinkapena ere. Ekitaldiaren ondoren afarian bildu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, banderen bedeinkapena, omenaldia, san juan
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »