Eneritz Sein Agirregomezkorta eta Iñaki Lopetegi Gomez sanjuandarrak izan ziren atzoko Behobia-Donostian Pasaiako korrikalari azkarrenak. Denera, 138 pasaitar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan , herriko atleten sailkapena.
Irakurri gehiago
Etiketak:2012, behobia, donostia, kirola
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Pasaia Kirol Elkarteak bigarren garaipena jarraian, denboraldian estreinakoz, lortu nahi du bihar arratsaldean Don Boscon. Elgoibar jasoko dute, 16:30etik aurrera. Antxotarrak 13. postuan daude, hamabi punturekin. Deba Barrenakoek sailkapenean puntu bat gehiago daukate. Donibane eskubaloia, etxean Joan den asteburuan atsedenaldia izan ondoren, Donibane eskubaloia lehiaketara itzuliko da. Denboraldiko lehen garaipena lortu behar dute, nola edo hala. Eibarko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, eskubaloia, futbola, kirola, pasaia
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu eta irteerak portutik egin beharko dituzte gidariak, horretarako propio prestatutako bidetik. Azkuene kaleko irteera ezingo da erabili. Bi barrutietako goiko aldeko bizilagunek Arrandegi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:behobia-donostia, san pedro, trafikoa, trintxerpe
Bidalita Azpiegiturak, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra. Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emaitzak, futbola, kirola, pasaia, trintxerpe
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Denboraldi osteko omenaldia egingo diete hurrengo asteburuan, hilaren 10ean, San Juango arraunlariei. Santiago plazan izango da ospakizuna, 19:00etatik aurrera (eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan egingo dutela jakinarazi dute). Ez da ekitaldirik faltako. Hala, urte osoko argazki eta bideoak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta doan afaltzeko aukera izango dute. Giroa alaitzeko musikarik ez faltako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, donibane, jaia, kirola, omenaldia, san juan
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Burua jaso ezinik jarraitzen du Donibane Eskubaloiak. Pasa den larunbatean Oñatin jokatu zuen, Izarraitz Taberna Aloña Mendi taldearen kontra. Bi goleko aldeagatik galdu zuten sanjuandarrek (34-32). Lehen zatian nagusi izan ziren, baina, arrosak. Atsedenaldira lau goleko aldearekin iritsi ziren (12-16). Bigarren zatiko lehen minutuan txantxikuek estutu zuten, eta gol bakarrera jarri ziren. Ordu laurden falta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, emaitza, eskubaloia
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
FUTBOLA Hirugarren Maila. Pasaia-Leioa: larunbata, 16:30ean, Don Boscon. Erregional Ohorezko Maila. Tolosa-Trintxerpe: larunbata, 16:30ean, Berazubin. Lehen Erregional Maila. Trintxerpe Azkuene B-Allerru B: larunbata, 16:00etan, Trintxerren. Oiartzun B-Sanpedrotarra: larunbata, 17:00etan, Karla Lekuonan. ESKUBALOIA Izarraitz Taberna Aloña Mendi-Donibane Eskubaloia: larunbata, 16:3oean, Zubikoa kiroldegian (Oñati). ARETO FUTBOLA Gamon K.E.-Pescados Ferreres Anaiak : ostirala, 20:30ean, Beraungo frontoian (Errenteria-Orereta). Donibane Pari Berri-Aldapeta: ostirala, 21:30ean, kiroldegian.
Irakurri gehiago
Etiketak:areto, eskubaloia, futbola, kirola, partidak
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
FUTBOLA Hirugarren Maila Pasaia-Bermeo: 1-1. Pasaia B-Beti Ona: 2-1 Sanpedrotarra-Touring: 3-1.
Irakurri gehiago
Etiketak:emaitzak, futbola, pasaia, sanpedrotarra
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Mikel Astarloza txirrindulari sanpedrotarrak 2013ko denboraldian Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko du. Hala jakinarazi du bere webgunean . Astarlozaren arabera, aste honetan sinatu du kontratu berria: “Etxeko taldean jarraitzea zen nire helburua eta oso pozik nago hurrengo denboraldian ere talde berean korritzeko aukera dudalako. Helburu nagusiena Frantziako Tourra izango da”.
Irakurri gehiago
Etiketak:astarloza, mikel, pasaia, txirrindularitza
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Donibane Eskubaloiak ezin izan du modu onean hasi denboraldia. Larunbatean Zumarragan jokatu zuen Urola A. Arizmendi taldearen kontra. Emaitza 29-24 izan zen. Hasieratik jarri ziren aurrean etxekoak, eta errenta horri eutsi zioten partida osoan zehar. 5-1eko defentsa ezarri zuten urolatarrek, eta sanjuandarren erasoaldiak nahaspilatu zituzten defentsan sortutako harresiak. Hogeigarren minuturako sei goleko aldea hartu zuten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, eskubaloia
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »