Kirola

Pasajesek irabazi egin du eta Trintxerpek galdu

2011/02/01
Nork
Pasajesek irabazi egin du eta Trintxerpek galdu

Erregional Ohorezko Mailako hogeigarren jardunaldian Pasajesek 2-1 irabazi zion etxean Roteta taldeari. Borja Carrizok 47. minutuan gola sartu zuen eta 79. minutuan Imanol Vidalek. Trintxerpek, aldiz, galdu egin zuen 4-1 Hernaniren kontra. Bederatzigarren postutik hamaikagarrenera jaitsi da Trintxerpe.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskualdeko batelak jaun eta jabe Gipuzkoako Batel Ligan

2011/02/01
Nork
Eskualdeko batelak jaun eta jabe Gipuzkoako Batel Ligan

Gipuzkoako Batel Ligaren bigarren estropadan erakustaldi bikaina egin zuten eskualdeko arraunlariek Zumaian. Maila guztietan, batean izan ezik, lehen postua eskuratu dute, eta lortu ez duten mailan bigarren postua eskuratu dute. Haur Mailan, nesketan, Hibaika izan zen onena (05:13,75); hirugarrena San Pedro geratu zen (+0:03,99) eta azkena Hibaika mixtoa (+1:04,68). Mutiletan ere Hibaika A iritsi zen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Indarraren eta orekaren artea

2011/02/01
Nork
Indarraren eta orekaren artea

Datorren igandean, hilak 6, bizikletaren gaineko trebeziaz gozatzeko aukera izango da, Arrokaundietan (Donibane) trialsin proba jokatuko dute. Proba hori Gipuzkoako txapelketarako baliogarria izango da, txapelketa horretako bigarren proba izango da, hain juxtu. Lehenengoa Hernaniko Fagollagan jokatu zuten joan den igandean. Igandeko proban eskualdeko txirrindularien trebezia ikusteko aukera izango da; besteak beste, Patxi Cruzena, eta Iker [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pasajesek, Trintxerpek eta Sanpedrotarrak gaur jokatuko dute

2011/01/29
Nork

Futboleko Erregional Ohorezko mailako partidak gaur jokatuko dituzte Pasaiako taldeek. Hasten lehena, Trintxerpe izago da. Gaur Hernaniren kontra neurtu beharko ditu indarrak, 16:00etan, Hernaniko Zubipe zelaian. Ordu erdi geroago, Pasajesen txanda izango da. Etxean jokatuko dute antxotarrek Roteta taldearen kontra, 16:30ean. Dena den, aurretik, baina Preferente mailan, Sanpedrotarra taldeak Mariño hartuko du etxean, 15:30etik aurrera. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Majestik bi postu jaitsi da sailkapenean

2011/01/24
Nork
Majestik bi postu jaitsi da sailkapenean

Donibane Majestik eskubaloi taldeak 29-35 galdu zuen atzo Ordizia Rotula Studio taldearen kontra. Horrela, sailkapen orokorrean bigarren postutik laugarrenera jaitsi da; ez du punturik irabazi, 20 punturekin jarraitzen du. Bigarren Mailako Donibane Eskubaloiak ere galdu egin zuen Leizaran Ernio Inmobiliariaren kontra, 29-32. Bederatzigarren postuan jarraitzen du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Maila ona erakutsi dute eskualdeko arraunlariek

2011/01/24
Nork
Maila ona erakutsi dute eskualdeko arraunlariek

Eskualdeko arraun taldeek ondo hasi dute Gipuzkoako Batel Liga, maila ona erakutsi zuten joan den larunbatean Zumaiako uretan. Haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak aritu ziren arraunean, eskualdetik 27 ontzi atera ziren guztira. Haur Mailan, nesketan, San Pedrok irabazi zuen 04:58,51 denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen (+0:09,64) eta azkena Hibaikako talde mistoa (+1:24,86). Mutiletan, Hibaika [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Majestik-ek Ordizia Rotulo Studio hartuko du etxean

2011/01/22
Nork
Majestik-ek Ordizia Rotulo Studio hartuko du etxean

Donibane Majestik eskubaloi taldeak Ordizia Rotulo Studioren kontra jokatuko du bihar Donibaneko kiroldegian, 12:15etatik aurrera. Talde arrosak lau puntuko aldea ateratzen badio ere, ez dute partida erraza espero Jon Friasek mutilek. Dena den, orain arte bezala maila ona erakusten ahaleginduko dira. Majestik bigarren postuan dago Gipuzkoako Lurraldeko Lehenengo Mailako sailkapen orokorrean, 20 punturekin. Bigarren Mailan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Derbia Don Boscon

2011/01/22
Nork

Arratsaldeko lauretatik aurrera, Don Boscoko zelaian, Erregional Ohorezko Mailako herriko bi taldeek, Pasajesek eta Trintxerpek, derbia jokatuko dute. Trintxerpek titular bezala jokatuko du. Pasajes hirugarren postuan dago sailkapen orokorrean, 37 punturekin; liderrak, bi puntuko aldea ateratzen dio. Trintxerpe, berriz, bederatzigarren postuan dago 25 punturekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

KAE1ean Hondarribia B arituko da eta KAE2an Trintxerpe-Illunbe, Hibaika eta San Pedro B

2011/01/22
Nork

Gaur goizean KAE Kantauriko Arraun Elkarteak bilera egin du eta KAEko bi mailetan zein talde arituko diren zehaztu dute. KAE 1ean, Hondarribia arituko da Arkote, Deusto, Donostiarra, Getxo, Isuntza, Orio, Portugalete, Santoña, Santurtzi, Zarautz eta Zierbena taldeekin batera. KAE2an, berriz, Trintxerpe-Illunbe, Hibaika eta San Pedro B izango dira lehian Busturialdea-Elantxobe, Ondarroa, Raspas, Mundaka, Luanco, Lutxana, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia, igandean

2011/01/20
Nork
Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia, igandean

Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean (hilak 23). Hiru partida izango dira Andonaegiko zelaian: 11:30ean Trintxer Ak Atlético San Sebastián taldean kontra jokatuko du; 13:30ean Trintxer Bk Laudioko Rapid Apill hartuko du zelaian; eta 17:30ean Trintxer C eta Getxoko Jolasetak elkarren kontra arituko dira. Hurrengo partidak, itzulerakoak, datorren asteburuan jokatuko dituzte Donostian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Galerna Zarautz Hostel
18,00 €

deskontua

%15

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)