Kultura

Gabonetako Marrazki Lehiaketaren 49. ekitaldiko sariak banatu dituzte

2012/12/15
Nork
Gabonetako Marrazki Lehiaketaren 49. ekitaldiko sariak banatu dituzte

Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketaren 49. ekitaldiko sariak atzo arratsaldean banatu zituzten, bibliotekan bertan. Saridunek liburutegia lepo bete zuten. Honakoak dira aurtengo irabazleak: A maila 1. saria. Iñaki Lasagabaster. 2. saria. Nora Gondat. 3. saria. Ekaitz Ganborena. Akzesita. Josu Pereira Akzesita. Itzel Torres Patiño. B maila 1. saria. Amaiur Torrecilla. 2. saria. Julen Bege Lopetegi. 3. saria. Maddi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Indakoetxea, bigarren urtez jarraian, eta Larunbe izan dira dantzari onenak

2012/11/27
Nork
Indakoetxea, bigarren urtez jarraian, eta Larunbe izan dira dantzari onenak

Nagore Indakoetxea errenteriarra (bigarren urtez jarraian) eta Iker Larunbe atarrabiarra (hirugarren aldiz) izan dira, hurrenez hurren, Euskadiko Doinu Zahar Txapelketaren eta Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren irabazleak. Donibanen jokatu zituzten bi txapelketa horiek larunbatean, Alkarkidek antolatuta. Gipuzkoar erako aurreskuaren XXXII. lehia eta doinu zaharraren VI.a izan ziren larunbatean egin zituztenak. Bost mutilek hartu zuten parte (dantzari batek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Aquel no era yo’, Ikuskako film onena

2012/11/26
Nork

Esteban Cresporen Aquel no era yo film laburra izan da, epaimahaikideentzat, Ikuskaren XIV. ekitaldiko onena. Larunbatean jakinarazi zuten erabakia, Trintxerpeko Alkateordetzan. Horrez gain, zuzendari onenaren saria Haritz Zubillagari ( She’s lost control) eman zioten. Sari berezia Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun  filmak jaso zuen, baita Xabier Portugal Saria ere, Gipuzkoako film labur onenari. Aktore onenen sariak ere banatu zituzten. Emakumeen artean, Cristina Blancok ( Ahora no puedo) eskuratu zuen, eta gizonen artean, berriz, Carlos Alvarez-Novoak (Zombi ). Sari banaketaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Nagore Indakoetxea eta Iker Larunbe, dantzaririk onenak Donibanen

2012/11/26
Nork

Nagore Indakoetxea errenteriarra eta Iker Larunbe atarrabiarra izan dira, hurrenez hurren, Euskadiko Doinu Zahar Txapelketaren eta Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren irabazleak. Donibanen jokatu ziren bi txapelketa horiek larunbatean, Alkarkidek antolatuta. Bost mutilek hartu zuten parte, eta Ormatxulo, Aurkez aurke, Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu behar izan zuten, azken hori konposizio librekoa. Neskek, berriz, Ormatxulo eta Kontrapasa eskaintzeaz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Magosto-ari bukaera emateko, txirikila

2012/11/24
Nork
Magosto-ari bukaera emateko, txirikila

Magosto, gaztain denboraldia, jaiari bukaera emateko Txirikila Txapelketa jokatzen ari dira Donibaneko Santiago plazan. Hamasei lagunek eman dute izena joko galiziarrean. Joan den astean hasi ziren Magostoa ospatzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Proisaren aldeko musika jaialdia egingo dute larunbatean San Pedron

2012/11/21
Nork

Proisa kulturgunearen aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Horrela, larunbat honetan musika protagonista izango San Pedroko eraikinaren alboan zein bi tabernatan, OarsoMusika kolektiboak antolatuta. Oarsoinua X Proisa izena jarri diote ekitaldi sortari. Eguerdian mikrofono irekia egongo da Proisa aldamenean, nahi duenak abestu edo jo dezan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean kontzertuak izango dira herriko hiru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Krisiaren kontrako musika dosia, Anai Arreben lehenengo disko luzean

2012/11/21
Nork
Krisiaren kontrako musika dosia, Anai Arreben lehenengo disko luzean

Donibaneko Anai Arrebak taldeak iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen igandean. Etxean egin zuten, Matxet txiringitoaren terrazan. Taldearen izen bera du diskoak. Igande arratsaldean festa “polita, eta jende askorekin” egin zuten txiringitoan, Marga Altolagirre taldearen abeslarietako batek adierazi duenez. Jai koloretsua izan zen, koloretako puxikek dekoratuta, eta taldeko kideek lau abesti jo zituzten Pasaiako badiaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Xirimiriak ez du zapuztu Proisaren aldeko aldarrikapena

2012/11/17
Nork
Xirimiriak ez du zapuztu Proisaren aldeko aldarrikapena

Goizean goizetik ari dira Pasai San Pedron Gaztaina Proisa Fest jaialdia egiten espazio kulturalaren alde. Ekintza animatuena bazkaria izan da. Hamarnaka sanpedrotar bildu dira mahaiaren bueltan, eta sabela ongi bete ondoren, bertsolariek girotu dute bazkalostea. Horien artean eskualdeko aurpegi ezagunak zeuden: Jon Martin, Xamoa eta Haritz Casabal. Bertsoak musikarekin nahastu dituzte, gitarra, baxua eta saxofoiaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaztaina Proisa Fest egingo dute bihar, egun osoko egitarauarekin

2012/11/16
Nork

Gaztaina Proisa Fest ekimena egingo dute bihar, goizetik goizaldera. San Pedroko espazio kulturalaren aldeko jaialdia izango da, eta egun osoan zehar gaztainak banatuko dituzte. Goizean hasiko da jaialdia. Horrela, 11:30erako bigarren eskuko azoka egingo dute San Pedroko pilotalekuan. 12:00etan, Daniel Castelao Fato Culturalen liburua aurkeztuko dute, barrutiko udal aretoan. Ordu erdi beranduago, Proisa inguruan, Pirata [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Christian Vidal Therioneko gitarrajoleak ‘clinic’ bat emango du Trintxerpen

2012/11/08
Nork

Christian Vidal Therion taldeko gitarrajole argentinarrak gitarra clinic bat eskainiko du larunbat arratsaldean Trintxerpeko Alkateordetzan. 17:30ean hasiko da saioa, eta hamar euroko kostua izango du. Clinic bat aditu batek metodo eta teknikei buruz ematen dituen eskolak dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)