Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea egiteaz gain, 2013ko ekintzen egutegia aurkeztuko dute. Bigarren batzarra ezohikoa da, eta bertan taldearen presidente berria nor izango den hautatuko dute bazkideek.
Ostadarren zelaian jokatuko du etzi Trintxerpek, 10:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako taldea azkena da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean —hamabigarren dago Trintxerpe—, eta hiru puntuak lortzeko aukerak ditu.
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu eta irteerak portutik egin beharko dituzte gidariak, horretarako propio prestatutako bidetik. Azkuene kaleko irteera ezingo da erabili. Bi barrutietako goiko aldeko bizilagunek Arrandegi [...]
Antxoko Kexaldi Kultur Elkartearen ikastaroetan izena emateko eguna hilaren 23a, asteartea, izango dela jakinarazi dute bertako arduradunek. 17:00etatik 19:00etatik egongo dute zabalik Axular plazako egoitza interesdunei harrera egiteko. Egur, beira eta haurren txaketa ikastaroak emango dituzte ikasturte honetan: azaroan hasiko dira. Pasaiako Udalaren babesa dute ikastaroek.
Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saioa antolatu du Antxoko anbulatorioan hilaren 17rako, 18:30etik 20:30era. Gazteei bereziki joateko eskatu diete.
Donostiako Martutene auzoko jaien barruan kontzertua emango du etzi (igandea) Illunbe Abesbatzak bertako Ibaiertz Abesbatzarekin batera. Emanaldia 19:00etan hasiko da, auzo horretako gasolindegiaren atzean jarri duten karpan. Saioa Ruiz eta Josu Elberdinek zuzenduko dituzte abeslariak, eta Pasaia Musikaleko laukote baten laguntza izango dute.
Irailaren 29an lipduba egin zuten Antxon, San Fermin Txikien baitan. Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut abestiarekin egin zuten bideoa, eta hamarnaka antxotarrek hartu zuten parte bertan.
Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saioa antolatu du biharko (hilak 19, asteazkena), 18:30etik 20:30era Antxoko anbulatorioan. Ohiko odol emaileak elkartasun keinua egitera deitu dituzte, eta bereziki inoiz ere odola eman ez dutenei esan diete agertzeko.
Lesakatik puntua ekarri zuen Trintxerpe futbol taldeak herenegun, binakoa lortuta. Hala, Erregional Ohorezko Mailako lehen jardunaldia eta gero, sailkapenaren erdialdean jarri dira pasaitarrak. Ligako bigarren partida etxean jokatuko dute, larunbatean, Mondragonen kontra. Lehen garaipenaren bila aterako dira.
Pasaiak banako berdinketa lortu zuen igande goizean Alaves B taldearen kontra, Gasteizen. Hala, lau partidaren ondoren, sasoiko bigarren puntua lortu zuten horrela antxotarrek, eta sailkapenaren azken aurreko postuan daude. Hurrengo partida berriz ere kanpoan jokatuko dute zuri-gorriek, larunbatean, 17:30ean, Balmasedaren etxean.
Itsastarrak Mendi Taldeko bazkideek bi batzar egingo dituzte asteartean, Trintxer jauregian, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Lehena ohiko batzarra izango da, eta 2012ko balantzea [...]
Ostadarren zelaian jokatuko du etzi Trintxerpek, 10:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako taldea azkena da Erregional Ohorezko Mailako sailkapenean —hamabigarren dago Trintxerpe—, eta hiru puntuak lortzeko aukerak ditu.
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da [...]
Bost urtez Espainiako nazional mailan jokatu ondoren, datorren denboraldian Espainiako ohorezko B mailan lehiatuko da Sinergia Zarautz errugbi taldea. Maila horretan jokatuko duen lehen aldia izango du, gainera.
Inaxio Perurenak ekainaren 9an egingo du ahalegina 303 kiloko harriarekin, ondo bidean Leitzan bertan, herritarren babesean. Otsailaren 10ean altxatu zuen 300 kilokoa; Leitzan orduan ere. Etxean altxaldi politak emanda dago jada 303koari.
Zalla eta Gordexola udalerriek bat egiten dute berton….ESAITeko mendi martxara hurbilduko zaretenok bista ederraz gozatu ahalko dozue bertotik, eguraldia lagun badaukagu…