Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zorion postalen lehiaketa, txistorra jatea, toka eta bote lehiak ez dira faltako. Astelehenean, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi irtengo dira Meipitik. Ordu berean eta toki beretik, 31n, abesbatza irtengo da. Urtarrilaren 5ean Erregeen Kabalgata egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, egitaraua, gabonetako
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Molinao erreka ondoan hasi dira frontoiaren lanak egiten; arkitektoek hitzaldia emango dute Antxoko Molinao Erreka Parkean aurreikusitako frontoiaren obrak egiteko lehenengo hondeamakinak atzo hasi ziren lanean. Lehenago, baina, ingurua ibilgailuz hustu zuten. Horregatik, aparkatzeko arazoak egongo direla onartu du udal gobernuak, eta «nahiz eta sakonago aztertu behar den», hainbat irtenbide prestatu dituzte. Horrela, anbulatorioaren parean dagoen aparkalekuan egun osoz aparkatu ahal izango da (orain arte gauetan bakarrik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, aparkalekua, frontoia, molinao
Bidalita Paperekoa, Zerbitzuak | Iruzkin bat »
Lurzoru industrialetako tasa igotzeko emendakina sartu du Bilduk, termikaren desegituratzearen harira Pasaiako Udalak datorren urteko ordenantza fiskalak zehaztu ditu. Herenegun onartu zituzten behin betiko, Trintxerpeko alkateordetzan egindako ezohiko udalbatzarrean. Hiru aldaketa zeuden aurreikusita. Alde batetik, urriko plenoan onartutako akats tekniko bat konpondu zuten, Bildu eta Ezker Anitzaren aldeko botoekin. Bestetik, udaltzainek egindako proposamen bat aztertu zuten, kaleetan jartzen diren eta txanponez funtzionatzen duten makinen gainekoa. Ordaindu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2013, abendua, ezohikoa, politikari, soldatak, tasak, udalbatzarra
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Urtarrilaren 12an (U12) euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, Herrira mugimenduak deituta. Mobilizazio horri atxikimendua eman nahian, Adierazpen Eguna egingo dute gaur. Atxikitzen direnek, pegatina eramango dute egun osoan. Horrez gain, atxikimendu hori “ikusgarriago izan dadin”, kalejira antolatu du Antxoko Herrirak. 19:30ean aterako da Zumarditik. Urtarrilaren 5ean, berriz, Antxon manifestazioa egingo dute. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adierazpen eguna, herrira, kalejira, presoak, u12
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Gabonetako oporrak direla eta, etenaldia egongo da barrutietako alkateordeek egiten dituzten harreretan. Atzo hasi zen etenaldia (ezohiko udalbatzarra zegoelako), eta datorren astean zein hurrengoan (urtarrileko lehenengo astean) ez dute harrerarik egingo. Donibaneko alkateordeak urtarrilaren 8a izango du urteko lehenengo harrera eguna, eta gainontzeko hirurek 9an. Honakoak dira ordutegiak: Donibanen astearteetan, 16:30etik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkateordetzak, pasaiako udala
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Orain dela urte asko, gaztea nintzenean, Errioxako upategietara irteerak egiten genituenean, horrelako jota bat abesten zen: En La Rioja no hay tranvía/tampoco tenemos metro/pero tenemos un vino/que resucita a los muertos (Errioxan ez dugu tranbiarik/ez dugu metrorik ezta/baina dugun ardoak/hildakoak berpizten ditu ). Ba ondo. Trintxerpen eta San Pedron hildakoak berpizten dituen ardoaren gabezia dugun arren, metro dotore bat jarri digute. Noski, asmakizun bikainera iristeko nahiko gaizki daukagu dena: hamar minutu edo gehiago oinez; bizpahiru semaforotan itxaron eta behin-behineko eta segurtasunik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gutuna, topoa
Bidalita Gutuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. Gaur arratsaldean ere, ondoko barrutian, Trintxerpeko parrokian, bi abesbatz horiez gain, Pasaitxo Abesbatzak, Pasaia Gazte Abesbatzak, Illumbe Abesbatzak eta Ibaiertz Abesbatzak kontzertua emango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatzak, kontzertua, san pedro, trintxerpe
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Tamainak inporta duen ala ez berebiziko eztabaida omen da posmodernoen artean. Gaur arratsaldean, baina, tamainak garrantzia handia duen erakusketa zabalduko dute San Pedroko Udal Aretoan: 12 cm . Inaugurazio ekitaldia 19:30ean hasiko da. Udalerrian tradizio handia du erakusketak. Izan ere, antolatu duten hamazazpigarren aldia izango da aurtengoa. Bertan, gehienez, hamabi zentimetroko luzera edota zabalera daukaten artelanak ikusteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:12 cm, erakusketa, kultura, san pedro, udal aretoa
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bi hilabete pasatu dira Herrerako topo geltoki berria ireki zutenetik, eta zerbitzua ematen duen eremuko bizilagun asko ez daude pozik bertara iristeko dauden sarbideekin. “Bi hilabete daramagu Pasaiako herritarrek obren arduradunen zein instituzioen zentzugabekeria pairatzen”, esan dute Herrera Herrira batzordekoek zein Altza eta Herrerako Harripe auzo elkartekoek. Eurentzat, “sinestezina” da erakundeek “XXI. mendean bertan, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:harripe auzo elkartea, herrera herrira, herrerako geltokia, topoa
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Iruzkin bat »
Herrira-k abendurako antolatutako egitarauaren barruan, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute gaur arratsaldean San Pedroko Udal Aretoan. 19:30ean hasiko da. Dokumental hori bost preso edo preso ohiri buruzkoa da: Irati Tobar, Jon Ugarte, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jexux Mari Zalakain eta Mikel Albisu. Atal bakoitza zuzendari batek zuzendu du: Josu Martinezek, Txaber Larreategik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:barrura begiratzeko leihoak, herrira, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »