Urtarrilaren 12an (U12) euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, Herrira mugimenduak deituta. Mobilizazio horri atxikimendua eman nahian, Adierazpen Eguna egingo dute gaur. Atxikitzen direnek, pegatina eramango dute egun osoan. Horrez gain, atxikimendu hori “ikusgarriago izan dadin”, kalejira antolatu du Antxoko Herrirak. 19:30ean aterako da Zumarditik. Urtarrilaren 5ean, berriz, Antxon manifestazioa egingo dute. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adierazpen eguna, herrira, kalejira, presoak, u12
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Sortu ezkerreko alderdi abertzalearen eratze prozesuaren bigarren fasearen batzarrak egingo dituzte Pasaian. Donibanen larunbat honetan izango da bilera, 09:30ean Victor Hugo Etxean. San Pedro eta Trintxerpen, berriz, hurrengo larunbatean, hilaren 22an, egingo dute bilera. 16:00etan izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan. Azkenik, Antxoko batzarra hilaren 29an izango da, 09:30etik aurrera, Kultur Etxean.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzarra, ezker abertzalea, sortu
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak hilabete osorako egitaraua egin dute, presoen eskubideen alde. Honakoa da: Astelehena 3. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean Asteazkena 5. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren emanaldia Trintxerpeko Alkateordetzan. Osteguna 6. 12:30ean, kotxe-karabana San Pedroko Torretik. Astelehena 10. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean. Osteguna 13. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren emanaldia San Pedroko Udal aretoan. Astelehena 17. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean. Osteguna 20. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziorako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:barrura begirako leihoak, elkarretaratzea, herrira, kartelada, kotxe-karabana, presoak, san pedro, trintxerpe
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar hileko azkeneko ostirala izango da, eta Herrirak presoen alde elkarretaratzera deitu du, Antxon eta San Pedron. Lehenengo barrutian gaztain jatea egingo dute, 19;30etik aurrera, eta presoei gutunak idazteko aukera izango da. Bigarrenean, kartelada egingo dute frontoitik abiatuta.
Irakurri gehiago
Etiketak:herrira, presoak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Larunbat arratsaldean manifestazioa egingo dute Baionan, Hurbildu bakera lelopean, euskal presoen eskubideen alde. Horretarako, autobusak irtengo dira Pasaiatik. Lau barrutietan eman daiteke izena: Antxon, Leunda eta Mimos tabernetan; Antxetan San Pedron; Trintxer elkartean, Trintxerpen eta Donibaneko Itziar tabernan. Manifestazioa 15:30ean hasiko da, Euskaldunen plazatik abiatuta.
Irakurri gehiago
Etiketak:autobusak, manifestazioa, presoak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Trintxerpeko eta San Pedroko Herrirak deituta, presoen eskubideen eta etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute astelehenean, Trintxerpeko azokaren parean. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta astelehenero egiteko asmoa dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarretaratzea, herrira, presoak, san pedro, trintxerpe
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Pasa den urriaren 21eko egindako hauteskundeetan jasotako emaitzengatik pozik dago Pasaiako EAJ. Izan ere, bigarren postua eskuratu zuen udalerrian, EH Bilduren atzetik. 1.913 bozka jaso zituzten jeltzaleek. “Joan den asteko hauteskundeetako emaitzak ikusita, gure esker ona adierazi nahi diegu bere bozkarekin gugan konfiantza jarri duten pasaitar guztiei”, adierazi du Pasaiako EAJk prentsa ohar batean. Gaineratu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eaj, emaitzak, hauteskundeak
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo atzeman zuten, Irunen, ETAko kide izatea egotzita hiru urteko kartzela zigorra betearazteko. Frantziak aginduta atxilotu zuten, baina oraindik ez dute estraditatuko. Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxe bidali du gaur Jon Iñaki Perez Aranburu, ETArekin lotura duelakoan. Soto del Real kartzelan sartu dute. Espainiako Poliziak atxilotu zuen, atzo, Irunen, Frantziak eskatuta. Lehen aldia da Espainiako Poliziak ustezko etakide bat atxilotzen duena Frantziaren aginduz. Dena dela, Perez Aranburu oraindik ez dute estraditatuko Frantziara. Gaur berak uko egin dio horri, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aranburu, atxilotu, jon, kartzela, perez
Bidalita Politika | 2 Iruzkinak »
Jon Perez Aranburu antxotarra atxilotu dute Irunen, 09:00ak aldera. Espainiako Barne Ministerioak esan duenez, 1995etik zegoen ihes eginda, eta Frantziako epaitegiek haren estradizioa eskatzen dute, errebeldian epaitu baitzuten 2000. urtean, ETAkoa izatea leporatuta. Hiru urteko kartzela zigorra eskatu ziotela gaineratu dute iturri horrek. Bihar utziko dute Perez Auzitegi Nazionalaren esku, ministerioak esan duenez.
Irakurri gehiago
Etiketak:atxiloketa
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Oiartzun Irratiko Urtzi Argibay eta Mirari Martiarena kazetariek elkarrizketa egin diote aste honetan Denis Itxaso pasaitarrari, hilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira. Hona hemen elkarrizketa horren audioa.
Irakurri gehiago
Etiketak:denis, elkarrizketa, hauteskundeak, irratia, itxaso, oiartzun, pasaia
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »