Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko urriak 7, Asteartea

Eztabaidak

PASAIA

2007-12-17

Zer iruditzen zaizu Pasaiako Portuaren Plan Berezia?

Jasotako mezuak:

5

Molinao | 2007-12-20

Nik ere ez dakit zer esaten duten plan berezi horretan, baina ziur beraien onerako dela, ez herritarren edo pasaitarren onerako. Beti bezala, bussinesa egiteko erabiko dute plan hori, herriaren beharrak zeintzuk diren kontuan hartu gabe. Baina, zer da plan hori?

4

planifikatua | 2007-12-19

portuak plan berezi bat egin du? eta zer dio? zer da barne ala kanpo plana? superportuarekin? ala superporturik gabe? portuko txatarrarekin? ala txatarrarik gabe? kontaminazioarekin? ala kontaminaziorik gabe? noiz azaldu behar du? nork? txabarrik? ala markel olanok? non? jaizkibian? portuan? pasaiako udalean? jaizkibelko puntan? kantinan? ala sanjuaneko iberdrolaren tximinian? galderak besterik ez ditut, erantzunik gabeko galderak, erantzuteko moduan zaudete?

3

2007-12-19

zer dio planak? ez dakit interes gutxiegi jarri dudalako edo zergatik, baina nik behintzat oraindik ez dakit zer dioen planak. holakoetan, herritarrengandik urrunegi geratzen dira agintarien egitasmoak. askotan, erabiltzen dituzten hitz eta kopuru handiegiegiek izutu egiten gaituztelako...

2

mikel | 2007-12-19

portuko plan berezia hau, zer egin dute udalen iritziak kontuan hartu gabe? Errenteria, Lezo, Pasaia eta Donostiaren iritziak ez du ezertarako balio, ala? Portuari gogorarazi nahi diot Portuko lurrak ez dira portuarenak bakarrik denak, hau da, badaudela lurrak pasaiako portuarenak ez direnak!!

1

2007-12-18

Plana, berez, ez dago guztiz gaizki. Gauza da plan hori burutzeko ezinbestean kanpo kaia egitearen beharra aldarrikatzen dutela behin eta berriro portutik. Badiaren berritzea eta kanpo kaia ez dira gai berdina, portuko kideok.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.