Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko urriak 7, Asteartea

Eztabaidak

oarsoaldea

2008-01-08

Antxo eta Kaputxinoen artean bidegorria zabaldu dute. Zer iruditzen zaizu?

Jasotako mezuak:

5

pipi lastur | 2008-05-12

Kirola egiteko aproposa izan liteke, baina pasatzen den lekua ikusita... Giharrak landu ditzazkezu, baina birikak...

4

Oarsoaldeko Kalapie HIri-txirrindulari elkartea | 2008-01-18

Asteazkeneko Hitzan Pasai Antxo eta Errenteriako zenbait auzo lotzen dituen bidegorriaren inguruko artikulua irakurtzeko parada izan genuen. Handik oinez zebilen jendea antza, nahikoa pozik zegoen, urte luzez jasandako lanak behingoagatik amaitu eta erosketak egitera joan edo pasioan ibiltzeko aukera badutelako. Eta ez da harritzekoa! Azken urteetan, eskualdean A-8aren saihesbidea egiteko lanengatik bidexka estu batetik joatera behartu baikaituzte. Baina aipatu artikuluan faltan sumatu dugu, ordea, bizikleta gainean doanaren iritzia. Donostiatik Errenteriara goazen bizikleta erabiltzaileok, bizia arriskuan ipintzen dugu (beste aukerarik ez dugulako) egunero autoz eta motorrez beteriko errepidean, lanera, erosketetara edo pasioan goazenean. Eta hara non Kaputxinoetara iristear gaudela eta mendatea. Uda partean Tourmaleta igotzen duten txirrindulariak gogora ekarri dizkigu; bira eskuinera, bira ezkerrera, baina beti gorantz, zerurako bidean. Askori gehiegikeria irudituko zaizkio hitzok, baina bidegorri gisa saltzen duten (eta egitea hainbeste denbora kosta zaien) bide zatia zuzenagoa eta lauagoa izan beharko luke, bidegorria ezer bada, adin guztietako pertsonak erabiltzeko bidea da hain xuxen ere. Era berean, kontuan izanik Antxotik Errenteriara joateko espaloirik ez dutela ipini, bai oinezko zein bizikleta zaleok mendatea konpartitu beharra izango dugu, elkarren kalterako. Oarsoaldeako Kalapie Hiri-txirrindu elkarteak erabiltzaile bion arteko elkarbizitza baten alde egiten saiatu da beti, eta horrela jarraituko du, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak jakin badaki ere oinezkoak eta bizikleta zaleak elkarrekin dabiltzan guneetan, maiz istiluak izaten direla, lan honetako planeamenduan aurreikusia beharko luke izan. Baina tira, guztia ez da okerra eta behintzat eskerrak eman beharko ditugu eskualdeko bidegorri sarearen osatze lanek apurka-apurka (baina oso, oso apurka-apurka) aurrera doazelako. Ea hurrengo pausuak arinago gauzatzen diren, besteak beste: • Donibane - Lezo - Errenteria - Antxo lotura • Pasaia - Donostia lotura • Fanderi - Ugaldetxo bidegorriaren zabalketa Oarsoaldean, 2008ko urtarrilaren 17an Oarsoaldeko Kalapie Hiri-Txirrindulari elkartea oarsoaldekokalapie@yahoo.es

3

Eneko | 2008-01-15

Jende askok uste du bidegorriak pasiatzeko direla. Bai, izan daitezke, baina batez ere komunikaziorako bideak direla uste dut: kotxeak errepidetik atera ditzagun eta erabili dezagun bizikleta batetik bestera joateko. Kasu hontan, Errenteriatik Antxora. Hori bai, noizko Donostiaraino joateko bidegorria?

2

Molinao | 2008-01-14

Bazen garaia norbaitek zerbait esan zezan bidegorri horren inguruan. Ematen du kriston panazea dela, faborea edo horrelako zerbait egin digutela diputazioko jauntxoek. Gainera, bidegorri hori ez dago guztiz bukatua... Pasaiterrok merezi dugulako dugu bidegorria (nahiz era oraindik bukatua ez egon, eta ez diogu inori eskerrik eman behar.

1

Jon Arrizabalaga Leiñena | 2008-01-14

Zabaldu bai, badirudi zabaldu dutela pasai antxo oreretarekin lotzen duen bidegorria. Oso ondo dakigu zer den Pasaian "zabaltzeak" hitza suposatzen duena. Norbaitek, argazkitxo pare bat, titular beste bat, eta komunikabideetan ponpoxo azaltzea. Gure bizitza kalitatea hobetzeko asmokin egindakoa, noski. Bitxia, Antxon behintzat ez dutela ezer ikutu: ez sarrera duin bat, ez aparkaleku duin bat... Ah! ta "sugegorri" horren eskailerak 2010 ko bukatutak egongo ote dira?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.