Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Eztabaidak

PASAIA

2008-09-24

Zer iruditzen zaizu Luzuriagako eraikina kulturgune bihurtzeko ideia?

Jasotako mezuak:

8

Ekaitz | 2008-10-29

Merkatalgune bat ondo legoke hor. Pasaiko gazteok ez dugu nora joan gure denbora librean eta!

7

Mitxi | 2008-09-30

Oso ondo iruditzen zait. hasteko, kulturgunearena. Baina Donostiako lurretan dago, eta Odon jaunak Pasaiari okerrena desiatzen diola jakinda, ziur, berak dena paralitzatzeko saiakera egingo duela. Ostiralean kalejira dago Luzuriagako kulturgunearen alde. Ni han izango naiz. Azaldu denak!

6

SILVIA | 2008-09-29

Ideia ona zen baina urbanizio proiektua hasi baino lehen. Ez degu haztu behar Urbanizazio proiektua Pasaiko Udalak egin duela kontutan izan gabe hor gelditzen diren eraikuntzak.

5

Irati | 2008-09-26

Ari zarete hitz egiten Luzuriaga nolakoa izango den eta beste. Baina lehenengo konturatu behar dira agintariak hori mantendu behar dela, eta hori egiteko dirua behar dela. Horregatik lehenengo mobilizaziora joan behar gara denak konbentzitzeko Antxo horren alde dagoela. Guk ez badugu sinesten behar dugula gune hori, akabo

4

Iņaki | 2008-09-26

Bai, ideia ona da, batez ere Pasaiak dituen beharrak kontuan hartzen badira. Baina iruditzen zait oso eraikuntza estua dela, errepideak eta mendiak mozten dutelako. Igual barruan auditorio bat egin nahi bada, ez da behar adinakoa izango. esan nahi dudana da Azokarekin gertatutakoa ez gertatzeko: eraikuntzaren oinarria mantendu behar da, baina dauden beharrak ere kontuan hartu behar dira, eta eraikuntzaren diseinua aldatu behar bada, aurrera.

3

Altza Bizirik! | 2008-09-24

Neri astakeria iruditzen zait hori. Pasaiak Donostiaren kontra duen kruzadaren beste zati bat da. Nortasun kulturalik ez duen herri batek (herriak berak ez du nortasunbik ere, lau barruti etab.) ez du behar Kulturgunerik. Gainera, DENON DIRUAREKIN GUN ZENUTEN AZOKA GUNE HORI ZER???

2

Molinao | 2008-09-24

Nik oso positiboki ikusten dut ideia. Alde batetik eraikin zahar guztiak botatzeko dugun paranoia albo batera uztea positiboa da, are gehiago eraikina Industria Ondarea bezela kontsideratua badago. Bestalde, gune kultural hori laster 7.000 biztable inguru (egun antxok dauzkan 5.000 inguruei gehitu Luzuriagako biztanleak eta Buenavistako etxe berrietakoak) izango dituen herri (edo barruti) batentzako izango litzateke. Noski, Pasaiaren ikuspegi orokorra izan behar da, eta Luzuriagako Kulturgunea egiteagatik beste barrutietako proiektuak ez zapaldu.

1

Mihail | 2008-09-23

Oso ondo dago ideia. Baina Antxoko Azoka ez da kulturgunea. Pila bat milloi utzi zituzten hori egiten, eta ez al dute ezertarako balio izan?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko eztabaidak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.