Antxoko kantu jiraren entsegua egingo dute bihar

Antxoko kantu jirakoek entsegua egingo dute bihar arratsaldean, hilaren 15eko saioa prestatzeko. Kultur Etxean egingo dute berriro, eta saioa 19:30ean hasiko da.

Irakurri gehiago

Pasaiako kanpoko kaiari buruzko galdeketa egingo dute Ipar Euskal Herrian

2012/12/04
Nork

Pasaiako kanpoko kaiari buruzko galdeketa publikoa egingo dute “aurki” Ipar Euskal Herrian. Hala jakinarazi dio Lionel Beffrek Pirinio Atlantikoetako prefetak Jean-Baptiste Sallaberry Hendaiako alkateari. Espainiar Estatuko agintariek mugaz gaindi obra horrek izan dezakeen eraginaren gaineko txostena bidali dute, eta horretan oinarrituta egingo dute herri galdeketa. Action Citoyenne Enviromentalle Hendaiako elkarteak eta Collectif des Associations de Défense [...]

Irakurri gehiago

Astelehenean, euskararen jaia Karmengo Aman

2012/12/01
Nork
Astelehenean, euskararen jaia Karmengo Aman

Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko kideek Euskararen Eguna ospatuko dute astelehenean, goizez eta arratsaldez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute (behean dago egitaraua). Horrez gain, joan den astean zehar girotze lanak egin dituzte. Hala nola, eta Gau eta egun euskara beti lagun leloarekin, ziklo ezberdinetako haurrek muralak, marrazkiak eta ipuinak egin dituzte. Horrez gain, ikastetxeko irratian Esne Beltza taldeko kide Aritz Lonbide sanpedrotarra izan zen ostegunean, Kuxkuxero irrati saioan: Esne Beltzak egin du Euskaraz bizi nahi dut abestia, Euskararen Egunaren harira. EGITARAUA 09:00etan. 6. mailakoek merienda prestatuko dute. (3. zikloa) 10:00etan. HHko areto nagusian, [...]

Irakurri gehiago

Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, erakunde adierazpena egin dute udaleko lau taldek

2012/11/30
Nork

Bihar Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Pasaiako Udaleko lau taldek (denak, PPk izan ezik) adierazpen instituzionala adostu dute. Horrela, biharko eguna GIB birusak eragin duen “izurritea” gogoratzeko baliagarria dela esan dute. Horren harira, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: GIB/Hiesaren kontzientziatze eta prebentzio kanpainak argitaratzea, bereziki gazteak ibiltzen diren gune publikoetan. Prebentzio programetan [...]

Irakurri gehiago

2015eko ekainean bukatuko dute termikoa desegiteko prozesua

Iberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia. Udalak esan duenez, “pozik” [...]

Irakurri gehiago

San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak egitarau zabala prestatu dute abendurako

2012/11/30
Nork

San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak hilabete osorako egitaraua egin dute, presoen eskubideen alde. Honakoa da: Astelehena 3. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean Asteazkena 5. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren emanaldia Trintxerpeko Alkateordetzan. Osteguna 6. 12:30ean, kotxe-karabana San Pedroko Torretik. Astelehena 10. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean. Osteguna 13.  19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren emanaldia San Pedroko Udal aretoan. Astelehena 17.  19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean. Osteguna 20. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziorako [...]

Irakurri gehiago

Donibaneko arraun teknifikazio zentroak aldundiaren laguntza jaso du

2012/11/30
Nork
Donibaneko arraun teknifikazio zentroak aldundiaren laguntza jaso du

Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)