
Pasaiatik ibilbidea proposatu du Renfek
Turismoa Donostia inguruko bost ibilbide biltzen dituen 2.000 gida banatzen ari da trenbide konpainia
n. vega
Turistentzako gida bat egin du Renfe Espainiako trenbide konpainia publikoak, eta bertan Pasaiatik ibilbide bat egitea proposatzen du. Donostia eta inguruetako bost ibilbide bildu ditu Renfek, eta proposamenekin 2.000 gida banatu ditu hoteletan eta turismo informazio bulegoetan. Trenaren erabilera bultzatzeaz gain, Donostia inguruko eskaintza kulturala azaltzen du bertan, konpainiak berak jakinarazi duenez.
Gidak euskaraz eta gazteleraz kaleratu ditu Renfek, Aldirietan egun berezi bat bizi ezazu izenburupean. Dohainik banatzen ari dira hoteletan, turismo bulegoetan, zentro kulturaletan eta udalerrietako informazio guneetan.
Egun bateko bisitak edo arratsalde batekoak erakusten ditu gidak, Donostiatik trena hartuta bisitatu daitezkeenak: Irun, Txingudiko badia, Pasaia, Andoain edo Tolosa. Guztira, bost ibilbide Gipuzkoatik. Gipuzkoarrentzako zein turistentzako egokiak direla dio Renfek.
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko kiroldegian - 2008-10-08
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-09
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.