Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-07-18;ARRANTZA. Plan estrategikoa eskatu du LABek arrantza sektorearentzat.

Plan estrategikoa eskatu du LABek arrantza sektorearentzat

Arrantza ðð Bruselak iragarritako arrantza flotaren berregituraketaren kontra azaldu da sindikatu abertzalea

o. mitxelena

LAB sindikatuak Euskal Herriko arrantza flotaren berregituraketaren kontra hitz egin zuen atzo, prentsaurrekoan, «berregituraketaren benetako esanahia, sektorearen hondoratzea» delakoan.

Europako arrantza komisario Joe Borgek egindako azken adierazpenek eragin dute sindikatu abertzalearen agerraldia. Izan ere, orain gutxi Europako flota ezinbestean berregituratu beharko dela esan baitu Borg komisarioak.

LABen iritziz, ordea, «berregituraketa berri batek arrantza sektorearen desagerpena ekar dezake Euskal Herrian». Horregatik, «Euskal Herriko jendarteari eta bereziki kostaldeko herritarrei» dei egin die LABek arrantzaren defentsan eragin dezaten, «arrantza desagertuz gero, gure kultura eta izaeraren zati bat, eta gure elikagaien kalitatea ere berarekin batera galduko» direla iritzita.

Sektorearentzako plan estrategiko baten beharra

LABen arabera, «orain inoiz baino nabarmenagoa da sektorearentzako plan estrategiko baten beharra». Zehaztu dutenez, «plan estrategiko hori Europan kokatutako diagnostiko nazional batetik abiatu behar da eta Euskal Herri osoko ikuspegia hartu behar du kontuan».

Era berean, arrantzaren «kudeaketa arduratsu eta iraunkorraren alde» egin behar dela uste dute, eta horretarako beharrezkoa jotzen dute «errolda eta lizentzien kudeaketa publikoa» egitea.

Bide batez, diru laguntzetan oinarritutako politiken kontra agertu da LAB. Arrantzaren etekinak arrantzaleen eskuetara itzul daitezen, arrainaren komertzializazioa kofradien esku egon beharko lukeela esan du sindikatu abertzaleak.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.