Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko urriak 7, Asteartea

;2008-07-19;ARRAUNA. San Miguel Ligako datozen bi estropadak gaur eta bihar jokatuko dira.

San Miguel Ligako datozen bi estropadak gaur eta bihar jokatuko dira

Arrauna ðð Gaur, Marina de Cudeyo herriko IV. Bandera jokatuko da, Kantabrian, eta, bihar, Plentziako XIX. Ikurrina

o. mitxelena

San Miguel Ligak gaur eta bihar ditu datozen bi hitzorduak. Gaurko estropada, Kantabriako Marina de Cudeyo herrian lehiatuko da, 17:45etik aurrera. Launaka irtengo dira ontziak, eta ohi bezala, sailkatutako azken lau traineruak izango dira irteten lehenak. San Pedro, azken txandan irtengo da, Urdaibairekin, Oriorekin eta Castrorekin batera, lau traineru hauek daudelako sailkapeneko buruan.

Bihar, Plentzian

Kantabriatik Bizkaiara joan beharko dute arraunlariek eta klubetako ordezkariek, San Miguel Ligako zazpigarren jardunaldia, Plentzian jokatuko baita bihar. 12:00etan hasiko da Plentziako XIX. Ikurrina eskuratzeko lehia.

Arkotek Plentzian antolatu duen estropadak hiru itsas miliako ibilbidea izango du, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Ontziak lau tripulaziotako hiru txandetan banatuta irtengo dira, sailkapenaren arabera antolatuak.

KAE Liga, Santurtzin, Castron, Orion eta Santanderren

KAE Ligako estropadak ere badira asteburuan. Lehen taldeko traineruek, Santurtziko XXIX. Ikurrina dute gaur, 19:30ean, eta bihar, Castron dute estropada, 12:00etan.

Bigarren taldekoek, gaur, 18:00etan, Orion arraun egingo dute, erlojupean, eta bihar Santanderreko XXIX. bandera eskuratzeko lehian arituko dira, 18:30etik aurrera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.