Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko urriak 7, Asteartea

;2008-07-19;AZPIEGITURAK. Igogailu berria eraikiko dute Arrandegi kalea eta Andonaegi lotzeko .

Igogailu berria eraikiko dute Arrandegi kalea eta Andonaegi lotzeko

Azpiegiturak Trintxerpeko laugarren igogailua izango da, eta 20.000 euroko aurrekontua izango du

n. vega

Igogailu berria eraikiko dute Trintxerpen, Arrandegi eta Andonaegi kaleak lotzeko. Azken hori egiteko 20.000 euroko aurrekontua izango du lanak esleitzen zaizkion enpresak. Proiektuak aurkezteko hiru hilabeteko epea jarri du Pasaiako Udalak.

Berez, bi igogailu izango dira, eta proiektuak aurkezten dituzten enpresek biak hartu beharko dituzten kontuan banaka. Alegia, banaka egin ahal izateko urratsak bilduko dituzte proiektuan eta aurrekontua banakakoa izango da. Proiektuaren txostenean, gainera, ingurune hori urbanizatzeko lanak ere jaso beharko dituzte. Igogailua eraikitzean, guztira lau izango dira Trintxerpen dauden gisa horretako azpiegiturak.

Eskailerarik gabe

Duela hilabete gutxi arte eskailerak zeuden igogailua jarri nahi duten zonaldean. Eskailera metalikoa zen, eta Arrandegi kaleko bederatzigarren zenbakia duen eraikinari atxikita zegoen. Bizilagunak kexu ziren metalezko eta hormigoizko egiturak euren etxebizitzak zartatzen zituelako.

Bizilagunen kexak aintzak hartu zituen Udalak, eta urtarrilean eraitsi zuten eskailera. Lotura bertikal hori berreskuratuko dute igogailuarekin.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.