Pasai Antxoko Gabonetako Herri Krosaren hirugarren ekitaldia igandean izango da. 11:00etan aterako dira korrikalariak irteeratik. Izena emateko bi modu daude, bat aldez aurretik, eta bestea egunean bertan. Aurretik izena emateko Kirolprobak-en webgunera jo behar da, eta igandean bertan 10:00etatik aurrera dago izena emateko aukera Gure Zumardian. Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dituzte kirolariek (asegurua, kamiseta, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, gabonak, krosa, pasaia
Bidalita Kirola | Iruzkin bat »
Molinao erreka ondoan hasi dira frontoiaren lanak egiten; arkitektoek hitzaldia emango dute Antxoko Molinao Erreka Parkean aurreikusitako frontoiaren obrak egiteko lehenengo hondeamakinak atzo hasi ziren lanean. Lehenago, baina, ingurua ibilgailuz hustu zuten. Horregatik, aparkatzeko arazoak egongo direla onartu du udal gobernuak, eta «nahiz eta sakonago aztertu behar den», hainbat irtenbide prestatu dituzte. Horrela, anbulatorioaren parean dagoen aparkalekuan egun osoz aparkatu ahal izango da (orain arte gauetan bakarrik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, aparkalekua, frontoia, molinao
Bidalita Paperekoa, Zerbitzuak | Iruzkin bat »
Antxoko kantu jirak entsegua egingo du bihar arratsaldea, 19:00etatik aurrera. Kultur Etxean izan beharrean, Jaizkibel elkartearen egoitzan egingo dute entsegua. Bukatzerakoan, 20:15a inguruan, azokara joango direlako Gabonetako kantak “behar bezala” prestatzera, jakinarazi dutenez. Gabon Gauean zein urtezaharrean parte hartuko dutenak izango dira bertan.
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, gabonak, kantu jira
Bidalita Ekitaldiak, Kantu jira | Ez dago iruzkinik »
Giro onean aurrera doa Pasai Antxoko San Tomas Eguna. Txistorra eta sagardoa barra barra, eguraldia ere lagun izan dute antxotarrek gaurkoan. Azokaren bueltan orohar jende ugari, eta baita San Tomas egunaren harira antolatutako babarrun jatean ere, 200 lagun elkartu dira mahaiaren bueltan.
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, azoka, sagardoa, san tomas, txistorra
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketaren 49. ekitaldiko sariak atzo arratsaldean banatu zituzten, bibliotekan bertan. Saridunek liburutegia lepo bete zuten. Honakoak dira aurtengo irabazleak: A maila 1. saria. Iñaki Lasagabaster. 2. saria. Nora Gondat. 3. saria. Ekaitz Ganborena. Akzesita. Josu Pereira Akzesita. Itzel Torres Patiño. B maila 1. saria. Amaiur Torrecilla. 2. saria. Julen Bege Lopetegi. 3. saria. Maddi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, antxoko liburutegia, gabonetako marrazki lehiaketa
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hirugarren urtez jarraian, Gabonetako krosa egingo dute Antxon hilaren 23an, goizez. 11:00etan hasiko dira lasterkariak lehian, eta izena 10:00etatik aurrera eman behar da. Antolatzaileek bideo bat egin dute lasterketaren berri emateko.
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, kirola, krosa, pasaia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Beste baten etxean, soldatapean, lan egiten duten pertsonei zein lana ematen dietenei zuzendutako hitzaldia egingo dute larunbat honetan Antxoko Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da solasaldia. Etxeko langileen gaineko legea aldatu dela eta, horrek langileengan zein lana ematen dietenengan izango duten eragina zein izango den azalduko dute. Azalpenak ematearen arduraduna Bizkaiko Etxe Barrukoak elkarteko kide bat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, bilera, etxeko garbitzaileak, kultur etxea
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Antxoko kantu jirak bost urte beteko ditu asteburu honetan. Larunbat honetan ospatuko dute, San Tomas azokarekin batera, urteurren hori. Horrela, Lore Txorta elkartearen arkupeetan jarri dute zita, 11:30ean, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira kantari. Azoka eguna izanik, baserritar jantzia eramateko eskatu dute antolatzaileek.
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, kantu jira, san tomas
Bidalita Ekitaldiak, Kantu jira | Ez dago iruzkinik »
Aldaketa handiarekin egingo dute aurten, Antxon, San Tomaseko azoka. Aurten, estreinakoz, larunbatean eta egun osoko egitarauarekin egingo dute jaialdia. Hilaren 15ean egingo dute. Josean Garciak, antolatzaileen izenean, azokaren eguna aldatuko zutela iragartzearekin batera jakinarazi zuen artisauen dei asko jaso zituztela, besteetan baino gehiago, eta aurten 60 mahai inguru izango direla Antxoko San Tomas jaian. “Pirinioetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, azoka, san tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Asteburuan ospatu dute Antxon Laurak Bat Egunaren bigarren zatia. Aurreko asteburuan Trintxerpen egin bezala, pintxo lehiaketa egin zuten ostiral eta larunbatean barrutian. Sei tabernak hartu zuten parte: Mimosek, Prost!-ek, Danik, Kamiok, Ekarrik eta Iparrak. Azken taberna horretan prestatutako brotxeta aukeratu zuten gozoena bezala dastatu zuten bezeroek. Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dute: Oarsoaldeko zazpi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antxo, gastronomia, Laurak Bat Eguna, pintxo txapelketa
Bidalita Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »