Mezuak etiketatuta ‘ arrauna ’

Donibaneko arraun teknifikazio zentroak aldundiaren laguntza jaso du

2012/11/30
Nork
Donibaneko arraun teknifikazio zentroak aldundiaren laguntza jaso du

Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Udala | Ez dago iruzkinik »

Arraunlariek babesa jaso dute

2012/11/14
Nork
Arraunlariek babesa jaso dute

San Juango arraunlariei, emakumeei eta gizonei, omenaldia egin zieten joan den larunbatean Donibaneko pilotalekuan. Ekitaldia Santiago plazan ziren egitekoak, baina eguraldi txarragatik, azkenean pilotalekuan egin zuten. Kirolariek jaso zuten aitortzaz gain, beste hainbat ekimen egin zituzten: sasoiko argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izan zuten bertan izan zirenek, baita banderen bedeinkapena ere. Ekitaldiaren ondoren afarian bildu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Juango arraunlariak omenduko dituzte

2012/11/01
Nork

Denboraldi osteko omenaldia egingo diete hurrengo asteburuan, hilaren 10ean, San Juango arraunlariei. Santiago plazan izango da ospakizuna, 19:00etatik aurrera (eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan egingo dutela jakinarazi dute). Ez da ekitaldirik faltako. Hala, urte osoko argazki eta bideoak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta doan afaltzeko aukera izango dute. Giroa alaitzeko musikarik ez faltako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Arraunaren etorkizunari buruzko mahai ingurua egingo dute arratsaldean,

2012/10/05
Nork

Gaur arratsaldean, Illunberen XXV. urteurreneko ospakizunen harira, mahai ingurua egingo dute Trintxerpeko alkateordetzan. 19:30ean hasiko da, eta arraunaren etorkizunaz ariko dira. Arraun munduan pisu handia duten hainbat lagunek hartuko dute parte: Mikel Olazabal EiTBko kirol sailaren zuzendariak; Manu Maritxalar Euskadi Irratiko arraun saioetan hizlari aritzen denak; Juan Mari Etxabek, aurten Urdaibaien entrenatzaile izan denak; Josemi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: “Kontxako Bandera, arraunaren olinpiada?”

2012/09/19
Nork

Kontxako estropadei buruz hitz egiten den aldiro, esaten da Kantauri Itsasoko traineru onenak dauden txapelketa dela Kontxa. Ez da egia! Urtero gelditzen da Kontxatik kanpo urtean osoan zehar etxekoek baino maila hobea erakusten duena. Gainera, donostiarrak ia urtez urte geratzen dira azkenekoak, iazko istripua kenduta. Urteak dira kexu publikoa egin nahi nuela, baina Donostiarra trainerua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gutuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Corte Ingles Bandera lortuta bukatu du Hondarribiak denboraldi bikaina

2012/09/18
Nork

Hondarribiak bukaera ona eman dio liga are hobeagoari. Traineru berdea Ibaizabaleko uretan nagusitu zen, Kaikuren etxean, herenegun bertan jokatu baitzuten Corte Ingles Banderaren 38. ekitaldia. Estropada ikusgarria egin zuen Ama Guadalupekoa-k. Lehenengo bi luzeetan Kaikuren traineruaren atzealdea urruti ikusi zuten hondarribiarrek, baina bigarren ziaboga bikain egin eta gero, aldea jaten joan ziren berdeak. Hirugarren —eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Trintxerpe-Illunberen bigarrena jarraian

2012/07/21
Nork
Trintxerpe-Illunberen bigarrena jarraian

KAE2 Ligako hirugarren bandera —bigarrena jarraian— irabazi du gaur eguerdian Trintxerpe-Illunbek Pasaiako badian, Hibaikaren VI. Ikurrinan. Lehen posturako borrokan sasoi guztian zehar bidelagun Orio B ia 11 segundo atzean utzi dute urdinek, hortaz, azken estropadetako alderik nabarmenena lortu dute David Iglesiasek entrenatutakoek. Bi ondorio utzi ditu gaurko garaipenak: lehena, sailkapen nagusian nabarmenago dela lider Trintxerpe, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Lemazainen txanda, bihar, badian

2012/07/21
Nork
Lemazainen txanda, bihar, badian

San Miguel Ligaren barruko zortzigarren estropada eta Euskotreneko laugarrena jokoan izango dute bihar (igandea), 12:00etatik aurrera, Pasaiako badian. Gizonen kasuan Pasaiako Portu Agintaritzaren II. Bandera izango dute jokoan ligako hamabi traineruek; emakumeak Euskotren Banderaren bila joango dira. Berezitasun bat dute, ordea, biharko bi lehiek: luzeak ohikoak baino motzagoak izango direla, hortaz, normala baino ziaboga gehiago [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Trintxerpe, berriz ere lider

2012/07/16
Nork
Trintxerpe, berriz ere lider

KAE2 Ligako laugarren estropada irabazi zuen atzo, Donostian, Trintxerpek. Hortaz, jokoan izan dituzten lau estropadetatik bi irabazi dituzte urdinek, eta beste bi Orio Bk. Emaitza horregatik lider jarri dira urdinak ligan, horien puntu berberekin. KAE1era igotzeko bi hautagai nagusien arteko aldea ez zen bi segundora iritsi: estu-estua izan zen estropada. Karmengo Amaren jaiak ospatzen ari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Imanol Kaskantek urrea lortu du Europako txapelketan

2012/07/14
Nork

Imanol Kaskante udaltzainak, bi urrezko domina irabazi ditu, poliziek, suhiltzaileek eta segurtasun langileek jokatu berri duten Europako Barneko Arrauneko Txapelketan. Banaka zein taldeka lortu ditu dominak arraunlari ohiak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
ARBIZU EKO KANPINA
69,00 €

deskontua

%50

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)