Gaztelako tropek 1512. urtean Nafarroako Erresuma indarrez konkistatu zutela gogoratzeko ekitaldi nazionala deituta dago larunbaterako Iruñean. Bixi- Bixi elkarteak autobusa antolatu du hara joan nahi duen guztiarentzat. Autobuserako zerrendak Itziar eta Pari Berri tabernetan jarri dituzte. Larunbatean 09:00etan irtengo dira Donibanetik. Helduek 10 euro ordaindu behar dute autobus txartela eta haurrek debalde joan daitezke. Itzulera 20:00etarako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, iruñea, joaldunak
Bidalita Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Ekainaren 10ean ospatuko dute Donibanen Nafarroaren konkistaren gaineko jaia. Euriarengatik bertan behera utzi behar izan zuten lehengo larunbatean, baina ekainaren 8an, 9an eta 10ean Bixi Bixi elkarteak Euskal Jaia antolatu duela baliatuta, orduan egingo dituzte ere lehengo larunbaterako programatuta zituzten guztiak.
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, euskla, jaia
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Gaur arratsalderako Bixi-Bixi elkarteak 500 urte askatasun egarriz lelopean hainbat ekitaldi antolatuak zituen Bixi-Bixi elkarteak, baina bertan behera geratu dira, eguraldi txarra dela eta. Besteak beste, artisau azoka, sagardo festa eta herri afariak egitea espero zuten, baina euriak zapuztu du jaia.
Irakurri gehiago
Etiketak:500, askatasun, bixi-bixi, egarriz, jaialdia, urtez
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Nafarroako Erresuma orain 500 urte konkistatu zuten eta horren haritik hainbat ekimen antolatu zituzten Donibaneko Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek. Hiru ekimen izan ziren martxoan aurrera eramandakoak eta jendearen erantzunarekin oso gustura daude: “Kultur elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”. Hilaren 9an [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, donibane, konkista, nafarroa
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Aurretik haurrentzako pailazoen ikuskizuna eta askaria antolatu dute elkartearen egoitzan 1512-2012. 500 urtez askatasun egarriz Bixik Bixik antolatutako jardunaldien barruan, bihar Gipuzkoaren jatorriari buruzko hitzaldia izango da. Bideo emanaldi bat izango da aurrena, eta ondoren, Idoia Arrieta Elizaldek hartuko du hitza, Ezkutatu digutena, Gipuzkoaren konkista gaia hizpide hartuta. 19:00etan hasiko da bideo emanaldia, Bixi Bixi elkartearen egoitzan. Jardunaldi berberaren barruan, lehengo igandean harrera oso ona [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, donibane
Bidalita Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hondarribiko eta Urgull mendiko gazteluen, eta Donibaneko Piedadearen historia ezagutuko dute . Hondarribian hasi eta Donostian bukatuko den «zeharkaldi historikoa» antolatu du Bixi Bixik iganderako. 08:00etan irtengo dira elkartearen egoitzatik, autobusez, Hondarribira. Han, Nafarroako Erresumarena izan zen gaztelua bisitatuko dute. Ondoren Guadalupera igo eta handik Donibanerako bidea hartuko dute, Piedadean gelditzeko, Orreagako batailaren nondik norakoak entzuteko. Txalupan San Pedrora joan, eta Uliatik barrena Urgulleraino joango dira. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, pasaia
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bixi-bixi kultur elkarteak Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin duten oroimena goiburuko hitzaldia antolatu du ostiralerako, hilaren 9rako. Bixi-bixi elkartearen egoitzan izango da, 19:00etan. Hizlaria Sergio Iribarren izango da, Naffarroa Bizirik ekimeneko kidea.
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, konkista, nafarroa
Bidalita Ekitaldiak, Historia, Hitzaldiak, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Txan magoa izango da, etzi, 17:00etatik aurrera, Bixi-Bixi elkartearen …ta ostirala jai! ekimenaren barruko gonbidatu berezia. Barrutiko zineman egingo du trikimailuen erakustaldia mago ezagunak
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, haurrak, txan
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bixi-bixi elkatetik gogoratu dute gaztetxoentzako bertso eskola abian dutela. Ostiraletan ematen ditu eskolak Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolari oiartzuarrak, 17:00etatik aurrera. Eskolan izena emateko ostegunetan deitu behar da telefonoz Bixi-Bixira, 19:00etatik aurrera. Honakoa da telefono zenbakia: 943 52 58 93.
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolaritza, bixi-bixi, xamoa
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Euskara, Hezkuntza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Bixi-bixi elkarteak antolatuta, Txan magoak bisita egingo die Donibaneko gaztetxeoei ostiral arratsaldean. Herriko zinean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Bixi-bixikoek merienda prestatuko dute denentzat.
Irakurri gehiago
Etiketak:bixi-bixi, merienda, txan, zinea
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara | Ez dago iruzkinik »