Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zorion postalen lehiaketa, txistorra jatea, toka eta bote lehiak ez dira faltako. Astelehenean, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi irtengo dira Meipitik. Ordu berean eta toki beretik, 31n, abesbatza irtengo da. Urtarrilaren 5ean Erregeen Kabalgata egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, egitaraua, gabonetako
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Asteburu honetan egingo dute bigarren aldiz Itsasaldia jaialdia. Gaur goizean San Pedron izango da jaialdia, eta bertan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, zirkuitu moduan. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Horrela, gaur goizean bertan, Torreatze inguruan honako ekitaldiekin gozatu daiteke Hala, Azti-Tecnaliak lupa eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro, san tomas
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu dute eguna). Goizeko lehen ekitaldia 11:00etan hasiko da, Meipin. Kaleak girotzen joateko, kalejira egingo dute auzotik hasi eta herriko kaleak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, donibane, itsas gela, itsas mendi, san tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Itsasaldia bigarrenez egingo dute Pasaian. Asteburu honetan izango da, larunbatean eta igandean, eta badiaren bi aldeak lotuko ditu. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Jaialdia larunbatean hasiko da, San Pedron. Ekitaldi batean, bertako itsas eragileek euren lana ezagutaraziko dute, “jarduera dibertigarrien bitartez”, antolatzaileek jakinarazi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, ingurumena, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Ingurumena, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia. Udalak esan duenez, “pozik” [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, pasaia, termikoa, udala, zentral
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arrauna, azpiegiturak, donibane, pasaia
Bidalita Kirola, Udala | Ez dago iruzkinik »
Donibanen Iberdrolak duen zentral termikoak azken hatsak botako ditu datozen egunotan. Enpresak Espainiako Industria Ministerioaren baimena lortu du Pasaiako planta behin betiko ixteko. Horrela, azpiegituraren desegitea hasiko da martxan. Gaur bertan, Iberdrolako arduradunek eta Pasaiako Udalak bilera egingo dute, prozesu hori aurrera eramateko behar diren lizentziei eta baimenez hitz egiteko asmoz. Horrela jakinarazi zuen Amaia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, eguzki, iberdrola, itxiera, termikoa, udala
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Osasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Donibaneko eraikin balioanitzaren gainekoa. Hitzarmen horren arabera, eraikin hori ordaintzeko bideratzeko 300.000 euroak etorkizunean lotuta izango dira. Eraikin hori arraunarentzako zuzenduta egongo da nagusiki.
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, eraikin balioanitza, kirola
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Donibanen kantu jira egingo dute bigarren aldiz larunbat honetan, hileko lehen larunbata izaki. 12:00etan jarri dute zita Meipin, eta Donibane kalean zehar ibiliko dira kantuan. Itsas Mendi Kultur Elkarteko txistulariak lagun izango dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, kantu jira
Bidalita Ekitaldiak, Kantu jira | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako zentral termikoak aste honetan izango du azken lan eguna, data zehaztu gabe, Espainiako Industria Ministerioak Iberdrolari ixteko baimena eman ondoren (orain dela sei hilabete eskatu zuten). Erabakia hilaren 21ean hartu zuen gobernuak, hilabetetan aztertu ondoren, eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak atzoko plenoan jakinarazi zuenez, hurrengo egunean deitu zioten enpresa elektrikoko arduradunek albistearen berri emateko. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:behin betiko ixtea, donibane, iberdrola, termika
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Osasuna | Ez dago iruzkinik »