Mezuak etiketatuta ‘ erretiratuak ’

Emakumeen eskulanen erakusketa kofradian

2012/07/13
Nork

Erretiratuen egoitzako emakumeek ikasturtean zehar egindako eskulanekin erakusketa zabalduko dute datorren asteartean (hilak 17), kofradian. Interesdunek hiru eguneko epea dute erakusketa bisitatzeko, ostirala bitartean izango baita zabalik, 19:00etatik 21:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Aialako bailara bisitatuko dute Trintxerpeko erretiratuek

2012/07/11
Nork

Hilaren 26rako Aiala bailara bisitatzeko txangoa antolatu dute Trintxerpeko erretiratuek. 08:00etan irtengo dira Trintxerpetik, eta Balmaseda, Artziniega eta Amurrio bisitatuko dituzte. Irteerak 24 euro balio du. Interesdunek erretiratuen egoitzara jo behar dute izena ematera, 11:00etatik 13:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen eskulanen erakusketa zabalduko dute

2012/07/10
Nork

Erretiratuen egoitzako emakumeek ikasturtean egindako eskulanekin erakusketa zabalduko dute asteartean (hilak 17), kofradian. Ostirala bitartean izango da erakuskera bisitatzerik, 19:00etatik 21:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Madrilera bidaia antolatu dute Trintxerpeko erretiratuek

2012/03/16
Nork

Apirilaren 15etik 20ra bitartean egingo dute txangoa. Interesdunek 943 39 4 6 66 telefono zenbakira deituta lor dezakete informazio gehiago. Izen-ematea telefonoz edota erretiratuen egoitzan bertan egin daiteke.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Trintxerpeko erretiratuak Urdaibaira joango dira

2011/09/02
Nork

Hilaren 15a hautatu dute Trintxerpeko erretiratuak Urdaibaira joateko. 08:00etan irtengo dira Trintxerpetik, lehen geldialdia Gernikan egiteko. Herria bisitatua eta ondoren irtengo dira Bermeorantz. Gatikan bazkalduko dute, Lur jatetxean. 23 euro balio du txangoak. Izen-ematea zabalik da eta 11:00etatik 13:00etara bitartean egin daiteke egunero, erretiratuen egoitzan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Santanderrera irteera antolatu dute Trintxerpeko erretiratuek

2011/07/15
Nork

Hilaren 28an joango dira Trintxerpeko erretiratuak Santanderrera. 07:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Lehen geldialdia Laredon egingo dute, eta han egingo dute hamaiketakoa. Santanderrera joango dira gero, eta han La Gaviota jatetxean bazkalduko dute, arrantzale auzoan. Irteerak 22 euro balio du, eta izena emateko erretiratuen egoitzara jo behar da, 11:00etatik 13:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Erretiratuak Errioxara doaz hilaren 22an

2011/06/16
Nork

Erretiratuek Errioxara txangoa antolatu dute hilaren 22rako. 07:45ean irtengo dira Trintxerpetik, eta Argantzonen egingo dute lehengo geldialdia. Handik Harora eta Brionesera joango dira, Kuzkurritan bazkalduko dute. Irteerak 25 euro balio du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Trintxerpeko erretiratuak Arabara

2011/04/14
Nork

Hilaren 28an (osteguna) Trintxerpeko erretiratuak Arabara joango dira. Goizean goiz Araiara abiatuko dira eta hor hamaiketakoa egingo dute, eta gero Legutiora joango dira bertan dagoen urtegi ingurutik paseoa emateko. Gasteizen bazkalduko dute. Interesdunek elkarteko lokalera joan behar dute 11:00etatik 13:00etara. Irteerak 23 euro balio du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Zaharren Biltokiak batzarra deitu du biharko

2011/03/01
Nork

Zaharren Biltokiak Ohiko Batzar Orokorra deitu du gaurko. 17:00etan da lehen deialdia eta 17:30ean bigarrena. Zuzendaritzarako hautagai izan nahi duen edonork du aukera, han bertan izena emanda.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Laurogei urteko bazkideak omenduko dituzte

2011/02/22
Nork

Trintxerpeko erretiratuen klubak iaz laurogei urte bete zituzten bazkideak omenduko ditu martxoaren 19an. Guztira 36 bazkideei egingo diete aitortza: 22 emakumeak dira eta 14 gizonak. Omenaldia 12:00etan hasiko da, mezarekin, eta 14:30ean Lintzirinen bilduko dira bazkaltzera. Interesatuek erretiratuen egoitzan eman dezakete izena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
San Marko Gotorlekua jatetxea
35,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)