Mezuak etiketatuta ‘ herrera ’

Alfonbra gorria Herreran, zikinkeria Antxon

2012/10/05
Nork
Alfonbra gorria Herreran, zikinkeria Antxon

Atzo jarri zituen martxan Euskotrenek Herrera-Trintxerpeko eta Intxaurrondoko geltoki berriak. Jaularitzako Garraio Sailak Donostialdeko Metroaren barruan kokatu ditu bi azpiegitura horiek, eta oro har, herritarren harrera ona izan da. Antxon, aldiz, Blas de Lezo kaleko 18-20-22 sotoetako bizilagunak kexu dira topoko zubiaren inguruan —herritar horien leihoek bertara jotzen dute— dagoen zikinkeria eta utzikeriagatik (eskuineko argazkian). [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Topoko lanetan erantzukizunak eskatu ditu Herrera Herrirak

2012/07/24
Nork

Salatu dute hondakinen mendixka ez dutela kendu, eta geltokirako sarbiderik ez dutela aurreikusi Herrerako topoko geltokiaren lanen harira kezka agertu du Herrera Herrira herri batzordeak. Hori adierazteko ekimena egin zuten ekainaren 30ean, baina gaia horretan ez dutela utziko zehaztu dute. Izan ere, bi gai nagusi dituzte aldarrikatzeko geltokiaren gaiarekin: batetik, obrengatik sortu den harri eta hondar mendixka —Urartemendi izena jarri diote, ironikoki, batzordekoek— ken dezatela nahi dute, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

‘Urartemendi’ igo dute herritarrek, Kaiko Herrera aldarrikatzeko

2012/07/03
Nork

Herrera Herrira batzordeak ekintza iragarri zuenetik, hondakinak kamioietan jasotzen aritu dira Kaiko Herrerak herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira, berriz ere, hamarnaka trintxerpetar. Lehengo larunbatean manifestazioa egin zuten Herrera Herrira herritarren batzordeak deituta, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu ziren manifestazioan bildu zirenak, Urarte deritzan ingurura, mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egiteko. Hondakinen mendiari Urartemendi izena jarri diote. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Urartemendi’ igo dute herritarrek, kaiko Herrera aldarrikatzeko

2012/06/30
Nork
‘Urartemendi’ igo dute herritarrek, kaiko Herrera aldarrikatzeko

Kaiko Herrera herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira gaur, berriro ere, hamarnaka trintxerpetar. Herrera Herrira herritarren plataformak deituta, eguerdian manifestazioa egin dute, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan Portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu dira, Urarte deritzan ingurura. Mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egin dute. Hondakinen ‘mendia’ igo, eta tontorrean pankarta jarri dute. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »

Herrera Herrira, Urarte-Mendiren kontra eta Zirizaren alde

2012/06/23
Nork
Herrera Herrira, Urarte-Mendiren kontra eta Zirizaren alde

Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Herrera Herrira: «Udalerri honen lehentasuna herritarrak dira»

2012/06/19
Nork

EAJk Aranzadik Zirizarekiko duen interesa iragarriz zabaldutako oharrari erantzun dio batzordeak Herrera Herrira Batzordeak EAJk Ziriza eta Aranzadi Fundazioaren inguruan zabaldutako  oharrari erantzun dio. Hasteko herritarren garrantzia nabarmendu du: «Argi izaten jarraitzen dugu udalerri honen lehentasuna herritarrak direla eta bere etorkizuna eraikitzeko hartzen ari diren erabakiak ere bai». Arduradun politikoek, «eta kasu honetan Nahikari Oterminek» [EAJko zinegotzia Pasaiako Udalean] Herrerarako Antolaketa Proposamena [plenoak onartutakoa] lehentasun bihurtuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrera Herrira: “Udalerri honen lehentasuna herritarrak dira”

2012/06/16
Nork

Herrera Herrira Batzordeak EAJk Ziriza eta Aranzadi Fundazioaren inguruko oharrari erantzun dio. Hasteko herritarren garrantzia nabarmendu du: “Argi izaten jarraitzen dugu udalerri honen lehentasuna herritarrak direla eta bere etorkizuna eraikitzeko hartzen ari diren erabakiak ere bai”. Arduradun politikoek, “eta kasu honetan Nahikari Oterminek [EAJko zinegotzia Pasaiako Udalean]” Herrerarako Antolaketa Proposamena [plenoak onartutakoa] lehentasun bihurtuko balute ongi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »

«Lurzoruaren borrokari» ekin dio Herrera Herrira herritarren batzordeak

2012/05/23
Nork
«Lurzoruaren borrokari» ekin dio Herrera Herrira herritarren batzordeak

Herritarrek landutako proposamena Zirizatik gauzatzen hastea erabaki dute, «inori baimenik eskatu gabe» Lehengo ostiralean bete zen urtea. Herritarrek Kaiko Herrerarako landutako proposamena 2011ko maiatzaren 18an onartu zuen Udalbatzak, eta data horrekin bat eginez, prentsa aurrera irten ziren batzordean biltzen diren herritarrak, aurrerantzean maiatzaren 18a jai eguna izatea erabaki dutela iragartzera. «Egun hartan, udalerri honetako ehunka herritarrek, udaleko teknikari, politikari eta gizarte eragileekin batera egindako eraikitze lanari udalaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrera Herrira plataformak batzarra deitu du biharko

2012/05/11
Nork
Herrera Herrira plataformak batzarra deitu du biharko

Kaiko Herrerarako landutako hirigintza proposamena nola eraikitzen hasi aztertuko dute Alkateordetzan bilduko dira bihar, 10:00etatik aurrera, Herrera Herrira plataformak deitutako batzarrera batzen direnak. Herritarrek landutako proposamena gauzatzen nola hasi, horixe aztertuko dutena. Izan ere, urtebete igaro da udalak herritarren proposamena berretsi zuenetik. Aurrerapauso erabakiorra Azken hilabeteetan egindakoen berri emango dute lehenik, ondoren erakundeek hartu dituzten konpromiso politikoak jakinarazteko. Gero, etorkizunerako lan lerroak definituko dituzte, «Kaiko Herrera lehentasunen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrera Herrira: “Portuko ingurumen txostena ez dute hirigintza errealitatea kontuan hartuta sortu”

2012/01/28
Nork

Herrera Herrirak, beste hainbat taldek eta eragilek bezala, Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Txostenari alegazioak aurkeztu dizkio. Alegazio horien mamia da txosten hori egiterakoan Portuak ez dituela herritarren iritziak kontuan hartu, beraz, plataformakoen ustez, txosten hori ez dute “Pasaiako hirigintzaren errealitatea kontuan hartuta sortu”. Plataformaren arabera, txostena kanpo kaia egitera eta Masterplana egitera bideratuta dago. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Hirigintza, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)