Asteburu honetan egingo dute bigarren aldiz Itsasaldia jaialdia. Gaur goizean San Pedron izango da jaialdia, eta bertan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, zirkuitu moduan. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Horrela, gaur goizean bertan, Torreatze inguruan honako ekitaldiekin gozatu daiteke Hala, Azti-Tecnaliak lupa eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro, san tomas
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu dute eguna). Goizeko lehen ekitaldia 11:00etan hasiko da, Meipin. Kaleak girotzen joateko, kalejira egingo dute auzotik hasi eta herriko kaleak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, donibane, itsas gela, itsas mendi, san tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Itsasaldia bigarrenez egingo dute Pasaian. Asteburu honetan izango da, larunbatean eta igandean, eta badiaren bi aldeak lotuko ditu. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Jaialdia larunbatean hasiko da, San Pedron. Ekitaldi batean, bertako itsas eragileek euren lana ezagutaraziko dute, “jarduera dibertigarrien bitartez”, antolatzaileek jakinarazi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, ingurumena, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Ingurumena, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Itsas Gelak antolatutako Itsas Solasaldiak ekimenaren seigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean. Juan Arizaga Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria izango da hizlaria. Jaizkibelgo hegaztiei buruz ariko da, 19:30etik aurrera, Mater itsasontzian. Asteburuan, berriz, Jaizkibelgo itsasertzaren ingurumen azterketa eta garbiketa egingo dute Azterkosta egitasmoaren barne, zehazki Azabaratza eta Erentzingo kalak bisitatuz.
Irakurri gehiago
Etiketak:itsas gela, itsas solasaldiak
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Bihar, hilak 31, itsas solasaldia egingo dute San Pedroko Mater itsasontzian. Luberriko Jose Angel Torresek Pasaiako badiaren formazio geologikoaren gainean hitz egingo du jendeari zabalik egongo den hitzaldian. Bokalearen jatorria, badiaren zabalkundea, flish-a… Solasaldian hizpide hartuko dituzten guztiak gertuagotik ezagutzeko, ekainean irteera bat egingo dutela iragarri du tsas Gelak. Hitzaldia 19:00etan da.
Irakurri gehiago
Etiketak:geologia, itsas gela
Bidalita Ekitaldiak, Ingurumena, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Hona Itsas Gelako elkartekoen Mater ontzian grabatu duten bideoa
Irakurri gehiago
Etiketak:finlandia, itsas gela, mater, san pedro
Bidalita Aurrerapena | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 28an da lehena eta urtarrilaren 4an bigarrena: parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena Itsas Gelak Gabonetarako jarduera bereziak prestatu ditu Mater museo ontzian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako bi tailer antolatu dituzte, biak, 11:00etatik 12:30era. Lehen tailerra, hilaren 28rako antolatu dute, Itsasora hurbilduz izenburupean. Bigarren tailerra urtarrilaren 4an izango da, Gure nabigatzaileak izenarekin. Aurrez eman behar da izena, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta. Bisita gidatuak ere badituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:itsas gela, pasaia
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igandean Jaizkibelen eta larunbatean Ulian izango dira Itsas Gelakoak, itsasertza aztertzen . Jaizkibelgo Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, hondartzaren ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi. Uliara irteera, larunbatean Programa horren barruan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azabaratza, itsas gela, jazikibel, murgita, ulia
Bidalita Ekitaldiak, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Uliako eta Jaizkibelgo itsasertza ezagutzera emateko helburuz Itsas Gela elkarteak doako irteerak antolatu ditu. Interesdunek aldez eman behar dute izena, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta. Irteeretarako izena ematen dutenei mendiko botak eta ura eramateko eskatu diete. Ondoren, irteeren egutegia: Hilak 15: Aztertuko den zonaldea : Uliako Murgita Kala. : Herri Ametsa ikastolaren ondoan. Ordua : 09:30ean. Azaroak 12: Aztertuko den gunea : Jaizkibelgo Turria, Biosnar eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ingurumena, itsas gela, itsasoa, jaizkibel, ulia
Bidalita Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Bihar abiatuko da Itsasaldia jaialdia. Itsas Gelak antolatu du, Itsas Planet elkartea eta herriko beste hamarnaka eragilerekin batera. Itsas Gelako kide Izaskun Suberbiolak (Oiartzun, 1979) San Pedron duten Mater ontzi museoan azaldu ditu jaialdiaren nondik norakoak. Zer da zehazki Itsasldia? Itsasladia kultur programa bat da, komunikazio egitasmoa, zeinetan kostaldeko herri ezberdinek eta bertako eragileek parte hartzen duten. Programa hau [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ingurumena, itsas gela, itsasaldia, pasaia, turismoa
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »