Asteburu honetan egingo dute bigarren aldiz Itsasaldia jaialdia. Gaur goizean San Pedron izango da jaialdia, eta bertan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, zirkuitu moduan. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Horrela, gaur goizean bertan, Torreatze inguruan honako ekitaldiekin gozatu daiteke Hala, Azti-Tecnaliak lupa eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro, san tomas
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
San Tomas azoka egingo dute etzi goizean Donibanen. Leloa, barruti horretan izanda, Lurra eta itsasoa uztartuz da. Eta lelo hori jarraitzen duten ekitaldiak antolatu dituzte Itsas Mendi elkarteak eta Itsas Gelak (Itsasaldia jaialdiaren barruan sartu dute eguna). Goizeko lehen ekitaldia 11:00etan hasiko da, Meipin. Kaleak girotzen joateko, kalejira egingo dute auzotik hasi eta herriko kaleak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, donibane, itsas gela, itsas mendi, san tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Itsasaldia bigarrenez egingo dute Pasaian. Asteburu honetan izango da, larunbatean eta igandean, eta badiaren bi aldeak lotuko ditu. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Jaialdia larunbatean hasiko da, San Pedron. Ekitaldi batean, bertako itsas eragileek euren lana ezagutaraziko dute, “jarduera dibertigarrien bitartez”, antolatzaileek jakinarazi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, ingurumena, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Ingurumena, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Mus Txapelketaren lehenengo ekitaldia du Donibaneko Itsas Mendi elkarteak. Igandera arte eman daiteke izena Patxiku tabernan, bikote bakoitzak hamabina euro ordainduta. Partidak astelehen eta asteazkenetan jokatuko dituzte, 20:00etatik aurrera, Itsas Mendi elkartean bertan.
Irakurri gehiago
Etiketak:itsas mendi, mus, txapelketa
Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »
Larunbat honetan egingo dute estreinakoz Donibanen kantu jira. Meipitik irtengo dira, 12:00etan, eta Donibane kalera abiatuko dira. Kaleko toki esanguratsuenetan geratuko dira, eta Santiago plazan bukatuko dute, azken abestiarekin. Pasa den astean bilera egin zuten Itsas Mendi elkartean, eguna finkatzeko (hileko lehen larunbatetan izango da), baita abestiak zein ordutegia ere. Inguruko herrietako biztanleei gonbitea luzatu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, itsas mendi, kantu jira, meipi
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Donibanen kantu jira osatu nahi dute eta horretarako bilera egingo dute hilaren 24an. Itsas Mendi Elkartean izango da bilera, 19:30etik aurrera. Kantu jiran parte hartu nahi duten guztiei dago irekita deialdia, euren iritzia eman dezaten.
Irakurri gehiago
Etiketak:bilera, itsas mendi, kantu jira
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Gaur Antxoko Lore Txorta eta La Armonia elkarteetako kideak ariko dira lapiko artean, Errenteria-Oreretako Txintxarrikoekin batera. Bihar, berriz, Donibaneko Yolaren txanda izango da. Yolakoak, Ondarra eta Alkartasunakoekin ariko dira. Asteazkenean, azkenik, Donibaneko Itsas Mendik parte hartuko du, Gau Txori eta Gure Tokirekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:armonia, euskaldarrak, itsas mendi, lore txorta, yola
Bidalita Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »
Igor Fuentes gizonetan eta Lurdes Oiartzabal emakumeetan izan ziren larunbatean Mitxintxolako II. Igoeran azkarrenak. 25 parte hartzaile izan ziren proban, eta antolatzaileek nabarmendu dute “aparteko giroa” izan zela, jende asko joan zelako Jaizkibelgo maldetara korrikalariak animatzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:fuentes, itsas mendi, mitxintxola, oiartzabal
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Itsas Mendi Txistu Taldeak antolatuta, Garikoitz Mendizabalen eta Xabier Zabalaren kontzertua izango da Donibaneko Victor Hugo etxean. Hilaren 28an izango da kontzertua, 20:00etan. Txistua jotzen du Garikoitz Mendizabalek, eta esku soinua, teklatua Xabier Zabalak. Programazioak ere Zabala lantzen ditu.
Irakurri gehiago
Etiketak:garikoitz mendizabal, itsas mendi, txistu taldea, victor hugo etxea, xabier zabala
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, itsas mendi, jaizkibel, mendia
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »