Mezuak etiketatuta ‘ kanpo kaia ’

Greenpeace erakundeak alegazioak aurkeztu ditu

2012/01/27
Nork

Greenpeacek alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari. Talde ekologistaren arabera, dokumentu berriak ez die “gai garrantzitsuei erantzunik ematen”, hala nola, zerbitzu eta ekipamenduetan beste azpiegiturekiko konpetentzia edo kanpoko kaia eraiki gabe egungo portuan egin daitezkeen hobekuntzak. Greenpeacek salatu du Portu Agintaritzak itsas eta mendi eremuko 100 hektarea suntsitu nahi dituela.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

EA: “Kanpoko portua behin betiko baztertu behar da”

2012/01/26
Nork

Pasaiako Portu Azpiegiturei buruzko Plan Zuzendariari eta Ingurumen Jasangarritasunari buruzko txostenari alegazioak aurkezteko epea dela eta, EAk “kanpoko portuaren proiektua behin betiko baztertu” behar dela adierazi du, “proiektu hori delako oztopo nagusia Pasaiako badiaren biziberritzeari heltzeko”. Kanpo kaiaren ordez, portu mistoa defendatu du EAk, “bideragarritasuna duen aukera bakarra” delako. Horrez gain, Bilbo eta Baionarekin elkarlanean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

“Liftinga” iritzi dio EBk Ingurumen Txostenari

2011/11/08
Nork

“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazioak erantzun ordez, liftinga baino ez dute egin”. EBren arabera, aurreko txostenak zituen akats berberak ditu onartu berri duten azterketak. Kanpo kaia ekonomikoki ez dela bideragarri berretsi dute, eta “zenbakien [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Moldatutako Ingurumen Txostena onartu du Portuko Administrazio Kontseiluak

2011/11/04
Nork
Moldatutako Ingurumen Txostena onartu du Portuko Administrazio Kontseiluak

Txostena onartuta, bigarrenez jarriko dute jendaurrean, 45 egunez, hala nahi duen orok alegazioak aurkez ditzan. Portuko Administrazio Kontseiluak “eraldatutako” Ingurumen Txostena onartu du. Atzo eguerdian bildu ziren kontseilariak, ezohiko deialdian, Portu Agintaritzak bigarrenez landu duen Ingurumen Txostena aztertu eta bozkatzeko. Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak gonbidatu gisa parte hartu zuen Administrazio Kontseiluan, baina ez zuen boto [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Azpiegiturak, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Xabier Pombo: “Agurra Lucio Hernandori”

2011/10/18
Nork

Lehenik eta behin agurra bidali nahiko nizuke, izan ere, nik dakidala, ez nik ez eta egungo udalbatzarreko inongo beste zinegotzirik ere ez, ez dugu aukerarik izan zurekin aurrez aurre eztabaidatzeko zuk buru duzun azpiegituraren gainean. Hau epe motzean zuzenduko duzula itxaron dut, baino lerro hauek baliatu nahiko nituzke Atlantic Logistic Forumen zuk esandakoak iruzkintzeko. Ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Bestelakoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

La Herrera Herrira: “Ez da eztabaidatzeko unea”

2011/10/04
Nork

Kanpo kaia eta kaiko Herreraren biziberritzea hartuko dute hizpide bihar Batzar Nagusietan, EAJk gaiaren gainean aurkeztutako proposamen baten harira. Horren aurrean La Herrera Herrira Herri Batzordeak prentsa oharra helarazi du “ez dela eztabaidarako unea” argudiatuz. Herritarren plataformatik gogoratu dutenez, herritarrek aspaldi ekin zioten eztabaidari eta dagoeneko erabaki dute zer nahi dute eremurako. Herritarrek landutako proposamena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Hirigintza | Ez dago iruzkinik »

Juan Carlos Alduntzin: “Norbaitek portua ixtearen alde gaudela uste badu, oker dago”

2011/09/29
Nork

Foru Aldundiko gobernua kanpo kaiaren kontra dagoela esan zuen atzo Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Portu Agintaritzako administrazioaren aurretik egin zituen aipatu adierazpenak Alduntzinek, izan ere atzotik bertako kide ere bada Pasaiako alkate ohia. Kanpo kaiaren egitasmoa baztertu eta badiaren biziberritzeari ekin behar zaiola esan zuen Alduntzinek, baina portua defendatuko dutela nabarmenduz. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Kanpo kaiaren ingurumen txostena urria bukaeran aurkeztuko dute

2011/09/28
Nork
Kanpo kaiaren ingurumen txostena urria bukaeran aurkeztuko dute

Kanpo kaiaren ingurumen txostena bukatzean publikoki aurkeztuko dutela iragarri du Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, aurkezpen publikoa deitzearen konpromisoa bere gain hartuz. Uda aurretik agindu zuen bezala, ingurumen txosten berria urriaren 31rako bukatuta izango dutela berretsi du Portu Agintaritzako buruak, eta planaren aurkezpen publikoa data horren bueltan izango dela iragarri du. Bere bigarren administrazio kontseilua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Portu Agintaritza Ingurumen Ministerioarekin bildu da

2011/07/28
Nork

Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) ordezkari bat, Lucio Hernando presidentearekin batera, Ingurumen Ministerioko ordezkariekin bildu da. Portu Agintaritzak adierazi duenez, “ohiko bilera” izan da, Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren “behin betiko” idatziaren gainean hitz egiteko. Txostena Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailearen barruan sartzen da eta bere helburua kanpo kaia eraikitzea da. Ingurumen Txostena Ingurumen Ministerioak ontzat hartzea beharrezkoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »

Sanpedrotarrak antolatutako estropada diruz lagundu ala ez berriz aztertuko du udalak

2011/07/21
Nork

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranbururi eta Portu Agintaritzari kargu hartu die udalak. San Miguel Ligaren barruan larunbatean San Pedrok antolatuko duen estropada diruz lagundu edo ez berriz aztertuko duela iragarri du udalak. Gobernu Taldeak ez ditu gustuko atzo estropadaren aurkezpenean jazotakoak. Kexu agertu da, estropada diruz lagundu arren, ez dituztelako aurkezpenera gonbidatu. “Prentsan irakurri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola, Nabarmenak | Iruzkin bat »

Gaurko eskaintza
argazkia
República Monegría garagardoak
34,20 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)