Trintxer mendi taldeak irteera egingo du hilaren 25ean Arabara, Artziniega eta Añes bitartean hamahiru kilometroko ibilbidea egiteko. 07:30ean irtengo dira Dax taberna paretik. Izena emateko 943 39 07 21edo 679 23 36 60 telefono zenbakietara deitu behar da. Bestalde, Antxoko Jaizkibel mendi taldearen egoitzatik kantu jira irtengo da gaur, ohi bezala, 19:00etan.
Irakurri gehiago
Etiketak:añes, artziniega, mendi, taldea, trintxer
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Portu Agintaritzako Mendi Kirol Elkarteak irteera egingo du larnbat honetan. Lapurdiko Urtsuia mendira (678 metro) joango dira. Izena eman nahi dutenek 943 35 18 44/333 (luzapena) telefono zenbakira deitu beharko dute, eta Anarengatik galdetu.
Irakurri gehiago
Etiketak:agintaritza, elkartea, irteera, kirol, mendi, pasaiako, portu
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliari ekingo dio berriro. Zortzigarren etapa izango da igandean egingo dutena. Belagoako aterpetxe zaharrera joango dira lehendabizi, eta zortzi gailur egingo dituzte, 17,5eko ibilbidea osatuz, Larrainerano. Autobusa 06:45ean aterako da Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokitik, eta Antxora ordu laurden beranduago iritsiko da.
Irakurri gehiago
Etiketak:irteera, itzulia, jaizkibel, mendi, taldea, zuberoako
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Udako atsedenaldiaren ondoren, Jaizkibel Mendi Taldea berriro hasiko da irteerak egiten. Asteburu honetan Iruñerriko Itzuliaren seigarren etapa egingo dute. Larunbatean izango da txangoa. Autobusa 07:30ean irtengo da Pasaiatik, eta ordu laurden beranduago egingo du geldialdia Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokian. Azantza herrira iritsi eta Mortxe mendia igotzen hasiko dira (1.123 metro). Igoeran Azantzako Haritza ikusteko aukera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:iruñerriko, itzulia, jaizkibel, mendi, taldea, txangoa
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »
32 bikotek egin zuten ibilaldi luzea eta 21 bikotek egin zuten ibilaldi motzagoaren aldeko hautua 108 lagunek eman zuten izena lehengo igandean Itsas Mendik Jaizkibeldik barrena antolatutako ibilaldi neurtuan. Martxa luzean 32 bikotek eman zuten izena, eta motzean, berriz, 21 bikotek. Ibilbide luzea osatzen azkarrenak Josu Aranburu eta Manolo Bengoetxea izan ziren, eta bigarren postuan, Antxon Vega eta Juan Carlos Rodriguez iritsi ziren plazara. Ibilbide motza egin zutenen artean, aldiz, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ibilaldi, itsas, mendi, neurtua
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Martxa luzean 32 bikotek eman zuten izena, eta motzean, berriz, 21 bikotek. Ibilbide luzea osatzen azkarrenak Josu Aranburu eta Manolo Bengoetxea izan ziren, eta bigarren postuan, Antxon Vega eta Juan Carlos Rodriguez iritsi ziren plazara. Ibilbide motza egin zutenen artean, aldiz, Arkaitz Mendizabal eta Inhar Mendizabal aita-semeak izan ziren azkarrenak, eta Ines Etxeberria eta Lorea Etxabe ama-alabak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2012, ibilaldi, itsas, mendi, neurtua
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Trintxer Mendi Taldeko kideek hemezortzi kilometroko bidea egingo dute Trintxerpe Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak iganderako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia. Guztira, hemezortzi kilometro osatuko dituzte, sei ordu inguruan egiteko. Errobi ibai arroa ezagutzeko bira ari dira egiten Trintxerrekoak, eta igandekoa bira horren barruko bosgarren irteera izango da. Trintxerpetik, ohi bezala, autobusean abiatuko dira igande goizean bertan. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:irteera, mendi, trintxer
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak hilaren 20rako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia. 18 kilometro, sei ordu inguruan osatuko dituzte. Interesdunek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko: 943 39 07 21 edota 679 233 660.
Irakurri gehiago
Etiketak:errobi, mendi, taldea, trintxer
Bidalita Ekitaldiak, Irteerak | Ez dago iruzkinik »
Itsas Mendiko Txistulari Taldeak udaberriko kontzertuak emango ditu bihar eta igandean. Biharko kontzertua San Pedroko elizan da, 20:00etan. Igandekoa, berriz, Donibaneko plazan, 13:00etan.
Irakurri gehiago
Etiketak:itsas, mendi, txistu
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Imanol Diaz de Garaiok eta Migel Angel Otxoa de Aldak Nafarroa ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur, Jaizkibelen Mendi Astearen barruan. 20:00etan da proiekzioa, Kultur Etxean. Bihar, Mendian zer ikusi hitzaldia emango du Javier Castrok, elkartean, 20:00etan; etzi, toki eta ordu berean, Trebiñuko Biraren argazkiak erakutsiko dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:Astea, jaizkibel, mendi
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »