Mezuak etiketatuta ‘ musika ’

Proisaren aldeko musika jaialdia egingo dute larunbatean San Pedron

2012/11/21
Nork

Proisa kulturgunearen aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Horrela, larunbat honetan musika protagonista izango San Pedroko eraikinaren alboan zein bi tabernatan, OarsoMusika kolektiboak antolatuta. Oarsoinua X Proisa izena jarri diote ekitaldi sortari. Eguerdian mikrofono irekia egongo da Proisa aldamenean, nahi duenak abestu edo jo dezan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean kontzertuak izango dira herriko hiru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Krisiaren kontrako musika dosia, Anai Arreben lehenengo disko luzean

2012/11/21
Nork
Krisiaren kontrako musika dosia, Anai Arreben lehenengo disko luzean

Donibaneko Anai Arrebak taldeak iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen igandean. Etxean egin zuten, Matxet txiringitoaren terrazan. Taldearen izen bera du diskoak. Igande arratsaldean festa “polita, eta jende askorekin” egin zuten txiringitoan, Marga Altolagirre taldearen abeslarietako batek adierazi duenez. Jai koloretsua izan zen, koloretako puxikek dekoratuta, eta taldeko kideek lau abesti jo zituzten Pasaiako badiaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Santa Zezilia ospatzeko, bi kontzertu Donibanen

2012/11/19
Nork

Ostegunean musikariek euren zaindari Santa Zeziliaren Eguna ospatuko dute, eta horren harira, bi kontzertu antolatu ditu Itsas Mendi Musika Taldeak Donibanen. Ostiralean Pasaiatxo, Pasaia Txiki eta Pasaia abesbatzek errezitaldia emango dute San Joan Bataiatzailearen elizan. Emanaldia 20:15ean hasiko da. Igandean, 11:00etatik aurrera, Goizeko izarrak Konstantzia bandarekin diana joko du. Mezan, gainera, Kristo Gure Errege eta Agur Jaunak joko dute. Elizkizuna bukatzean, Santiago plazaraino abiatuko dira, kalejiran. 12:45ean, berriz, hiru piezako kontzertu txikia emango dute plazan, hiru pieza hauek joko dituzte: Pamplona perla del Norte (Turrillas), Let it be (Beatles) eta Tommaso Albinoniren Celebre Adagio .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaur hasiko da San Pedroko XXVII. Musika Abesbatza astea

2012/11/16
Nork
Gaur hasiko da San Pedroko XXVII. Musika Abesbatza astea

Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia. Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Bi kontzertu gau egingo dituzte asteburuan, Mogambon

2012/11/07
Nork

Asteburua iristearekin batera, zuzeneko musika itzuliko da Trintxerpeko Mogambo aretora. Ostiral gauean, 21:30etik aurrera, Achtung!! eta Rippers taldeek joko dute. Lehenengo taldea Hernanikoa da, eta punk-rocka dute oinarri. Afonia taldea zirenek osatzen dute. Bigarrenak Bartzelonatik datoz. Punk-rockaz gain, garage ukituak ere baditu Rippersek. Wipers, Melvins, Killing Joke, Turbonegro edo Zeke bezalako taldeak ditu inspirazio iturri. Hurrengo egunean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Kontzertuak egingo dituzte bihar eta etzi Mogambon

2012/11/01
Nork

Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da. Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman taldeak, Stalinek, Animal Withinek, Neirek, Substraiak eta Aizkorak joko dute Mogambon. Ostiraleko festibalaren ordu berean hasiko da etzikoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

1970eko hamarkadan oinarritutako musika, Mogambon

2012/10/11
Nork

Hiru kontzertu antolatu ditu asteburu honetarako Trintxerpeko Mogambo aretoak. Gaur gauean, 21:30etik aurrera, bi talde ariko dira. Horisont suediarrak izango da taularatuko den taldeetako bat. 1970. hamarkadako hard rockean oinarritzen da bere musika. Bakeroz jantzitako tximaluzeen bandak gustuko dituztenentzako egokia, beraz. Gisa berekoa da gaur gauean joko duen beste taldea: Last Fair Deal. Blues rock [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lipduba egin nahi dute Antxoko jai txikietan

2012/09/21
Nork

Datorren asteko ostiraletik igandera San Fermin Txiki Jaiak ospatuko dituzte Antxon. Herritar talde batek bere proposamena aurkeztu du. Ez da proposamen makala: lipdub bat egin nahi dute. Lauzpabost herritar elkartu dira lipduba egiteko asmoarekin. Deialdia, baina, irekia dela jakinarazi du Ainhoa Mariezkurrena antolatzaileak: “Lipdub bat egitea da helburua, zeinaren protagonista antxotar oro izango den”. Lipdubaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Hitzaldia eta kontzertua egingo dute etzi Mogambon, auzipetuen alde

2012/09/20
Nork

Punk gau solidarioa egingo dute etzi iluntzean Trintxerpeko Mogambo aretoan, 20:00etatik aurrera. Dirua biltzea da helburua, ekainaren 22an animalien eskubideen aldeko hamabi ekintzaileren kontrako epaiketako gastuei aurre egiteko. 20:00etan hitzaldia emango dute aretoan bertan. Iaz atxilotu zuten Eneko Perez auzipetua izango da hizlaria, eta auziaren nondik norakoak azalduko ditu, baita «ekoterrorismo» terminoaren “gezurraz” ere. Ordubete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Musika | Iruzkin bat »

Pasaia Musikalen urte osoan eman ahal izango da izena

2012/09/14
Nork

Pasaia Musikalek ikasturte berriari ekingo dio hilaren 19an. Matrikula egiteko epe ofiziala itxita dagoen arren, jakinarazi dute ikasturte osoan zehar izena eman daitekeela udalerriko musika eskolan. Musika eskolak aitortu du egoera ekonomikoa ez dela batere ona. “Guretzat ere ez da egoera onena, baina egoera zail honetan ikasi nahi duzuen guztiei gure eskolara hurbiltzeko deia egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Pelotadenda.com
14,95 €

deskontua

%55

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)