Bihar Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Pasaiako Udaleko lau taldek (denak, PPk izan ezik) adierazpen instituzionala adostu dute. Horrela, biharko eguna GIB birusak eragin duen “izurritea” gogoratzeko baliagarria dela esan dute. Horren harira, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: GIB/Hiesaren kontzientziatze eta prebentzio kanpainak argitaratzea, bereziki gazteak ibiltzen diren gune publikoetan. Prebentzio programetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bildu, eaj, erakunde adierazpena, Ezker Anitza, gib, hiesa, hiesaren kontrako nazioarteko eguna, pse-ee
Bidalita Osasuna, Udala | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa” berresten dutela jakinarazi dute zinegotzi sozialistek, eta emakumeen kontrako edozein indarkeria mota gaitzesten dutela. Horrela, gaineratu dute erakundeek, eta batez ere hurbilenekoek (“udalek”), erantzukizuna hartu behar dutela: “Gure [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna, pse-ee, udala
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok PSE-EE eta PPko zinegotzien “arduragabekeria” salatu du, pasa den astearteko udalbatzarra uzteagatik. “Horrek tasa batzuetan %8 eta %15 arteko igoerak onartzea suposatzen du”, gaineratu du Pombok Trintxerpeko Alkateordetzan egindako agerraldian. Gogorarazi du bere alderdiak KPIa igotzea (%3,1) proposatu zuela, “Pasaiako herritarrek ezin dutelako ordaindu sortu ez duten krisia”. Horregatik, “modu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bildu, erreakzioak, Ezker Anitza, pp, pse-ee, udalbatzarra
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »
“Harrokeria, despotismoa eta tolerantzia eza” leporatu dizkio udaleko PSE-EE ren taldeak Amaia Agirregabiria alkateari. Astearteko udalbatzarrari buruzko iritzia kaleratu du, tonu oso gogorrarekin. Horrela, zaharren egoitzako ileapaindegiaren tasaren gainean Bixen Itxasok egindako proposamenaren ondoren —gizonen tasan proposatutako igoera gehi %1,4 gehiago, emakumeena parekatzeko—, alkateak hitza kendu zion, “txantxa horiekin, udalbatzarraren jarduna trufa egiten” ari zela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bildu, eaj, plenoa, pp, pse-ee, tasak
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »
Bilduren gobernu taldeak eta EAJk herenegungo udalbatzarraren balorazioa egin dute prentsa ohar bidez. Gobernu taldeak gogor salatu du PSE-EEk plenoan hartu zuen jarrera, eta bertatik alde egitea Udalbatzari “iseka” egitea izan zela iritzi diote, “arduragabekeria politikoa agerian utziz”. Hartara, Ezker Anitzak tasen gainean egin zuen proposamena aztertzen ari zirenean Bixen Itxasok egin zuen proposamena —”KPIa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bildu, eaj, erreakzioak, pse-ee, udalbatzarra
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Udalbatzar gorabeheratsua izan zen herenegun iluntzean Arizabalo jauregian. Lau puntu jorratu zituzten zinegotziek, eta azkenekoan izan ziren tirabirak. Laugarren puntuan datorren urteko tasa eta zergak jorratu zituzten. Udal gobernu taldeak aurkeztutako proposamena bere osotasunean bozkatu zuten, baina atzera bota zuten gainontzeko talde politikoek. Horrela, tasak banan-banan bozkatzen hasi ziren, akordioetara iristeko asmoz. Ezker Anitzako Xabier [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontuak, bildu, eaj, Ezker Anitza, pp, pse-ee, udala, udalbatzarra
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Pasaiako PSE-EEk jakinarazi duenez, asteartean egin zen Ogasun Batzordean gobernu taldeak ez zuen gai zerrendan sartu langabeen gainean iraileko plenoan onartutako mozioa. Horren arabera, 75.000 euro bideratu behar ditu udalak langabeziari aurre egiteko. Gaia aztertzea alkateak hartu zuen “konpromisoa” zela esan dute sozialistek, “baina azalpenik eman gabe, ez zuten batzordeko gai zerrendan sartu”. Pasaia langabezia [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:langabezia, pse-ee, udala
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
EH Bilduk salatu duenez, “PSE-EEko militante batzuk” harrapatu zituzten atzo Bilduren kontrako kartelak jartzen Trintxerpeko hauteskunde paneletan. Koalizioaz gain, beste pertsona batzuen kontrako mezuak dituztela esan EH Bilduk: Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Laura Mintegi lehendakarigaia eta Joseba Permach ezker abertzaleko kidea. Esan dutenez, “bideoan agertzen ez bada ere, PSE-EEren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eh bildu, hauteskundeak, kartelak, pse-ee
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »
Hilaren bukaeran bilduko da Pasaiako Udalbatza, eta bertako puntu bat zein izan daitekeen azaldu du Pasaiako PSE-EEk. Mozio bat aurkeztuko dute, langabeziari aurre egiteko neurri batzuk proposatuz. “Pasaian, beste toki askotan bezala, krisia bere alderik gogor eta ilunena erakusten ari da. Langabezia tasa igotzea da horren seinalea”, esan dute sozialistek. Oarsoaldeko datuak “bereziki larriak” direla [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:langabezia, mozioa, neurriak, pse-ee, udalbatzarra
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Atzoko udalbatzarrean onartutakoaren gaineko iritzia eman du Pasaiako PSE-EEk. Sozialisten arabera, udalaren eta San Markoren arteko hitzarmena “aldez aurretik hitzartutako erabakia” izan da, eta zentzu horretan, bereziki kritikatu dute Ezker Anitza-EBren zinegotzi Xabier Pomboren jarrera: “Xabier Pomboren eta Bilduren artean dagoen zurikeria onartezina da, ez bakarrik hondakinen gaian, gai guztietan”. Hori esanda, sozialisten ustez Pasaian [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:pasaia, pse-ee, udalbatzarra
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »