Asteburu honetan egingo dute bigarren aldiz Itsasaldia jaialdia. Gaur goizean San Pedron izango da jaialdia, eta bertan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, zirkuitu moduan. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Horrela, gaur goizean bertan, Torreatze inguruan honako ekitaldiekin gozatu daiteke Hala, Azti-Tecnaliak lupa eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro, san tomas
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. Gaur arratsaldean ere, ondoko barrutian, Trintxerpeko parrokian, bi abesbatz horiez gain, Pasaitxo Abesbatzak, Pasaia Gazte Abesbatzak, Illumbe Abesbatzak eta Ibaiertz Abesbatzak kontzertua emango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatzak, kontzertua, san pedro, trintxerpe
Bidalita Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Tamainak inporta duen ala ez berebiziko eztabaida omen da posmodernoen artean. Gaur arratsaldean, baina, tamainak garrantzia handia duen erakusketa zabalduko dute San Pedroko Udal Aretoan: 12 cm . Inaugurazio ekitaldia 19:30ean hasiko da. Udalerrian tradizio handia du erakusketak. Izan ere, antolatu duten hamazazpigarren aldia izango da aurtengoa. Bertan, gehienez, hamabi zentimetroko luzera edota zabalera daukaten artelanak ikusteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:12 cm, erakusketa, kultura, san pedro, udal aretoa
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Herrira-k abendurako antolatutako egitarauaren barruan, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala emango dute gaur arratsaldean San Pedroko Udal Aretoan. 19:30ean hasiko da. Dokumental hori bost preso edo preso ohiri buruzkoa da: Irati Tobar, Jon Ugarte, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jexux Mari Zalakain eta Mikel Albisu. Atal bakoitza zuzendari batek zuzendu du: Josu Martinezek, Txaber Larreategik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:barrura begiratzeko leihoak, herrira, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Itsasaldia bigarrenez egingo dute Pasaian. Asteburu honetan izango da, larunbatean eta igandean, eta badiaren bi aldeak lotuko ditu. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Jaialdia larunbatean hasiko da, San Pedron. Ekitaldi batean, bertako itsas eragileek euren lana ezagutaraziko dute, “jarduera dibertigarrien bitartez”, antolatzaileek jakinarazi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:donibane, ingurumena, itsas gela, itsas mendi, itsasaldia, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Ingurumena, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
San Pedro eta Trintxerpeko Herrirak hilabete osorako egitaraua egin dute, presoen eskubideen alde. Honakoa da: Astelehena 3. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean Asteazkena 5. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren emanaldia Trintxerpeko Alkateordetzan. Osteguna 6. 12:30ean, kotxe-karabana San Pedroko Torretik. Astelehena 10. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean. Osteguna 13. 19:30ean, Barrura begiratzeko leihoak filma dokumentalaren emanaldia San Pedroko Udal aretoan. Astelehena 17. 19:30ean, elkarretaratzea Trintxerpeko azoka aurrean. Osteguna 20. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziorako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:barrura begirako leihoak, elkarretaratzea, herrira, kartelada, kotxe-karabana, presoak, san pedro, trintxerpe
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Astearte iluntzean ohiko udalbatzarra egin zuten Pasaian. Etxe kaleratzeen gaineko mozioa aztertu zuten, besteak beste. Bildu eta Ezker Anitzak eramanda, Stop Kaleratzeak taldeak eramandakoa aztertu zuten, baita onartu ere. Horrela, besteak beste, mozioak jasotzen du herrian ordezkaritza duten banketxeei kaleratze prozesuak eteteko eskaera. Gainera, Espainiako Gobernuak legea taxuz aldatzen ez badu, Eusko Jaurlaritzak kaleratzeen gaineko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:enplega, etxe kaleratzeak, san pedro, udalbatzarra
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Irrigintza Jaia egingo dute Oarsoaldeko Irrien Lagunek abenduaren 2an Oiartzunen, eta hori prestatze aldera, egun horretarako dantzaren entsegua egingo dute ostiral arratsaldean San Pedron. Entsegua 18:00etan hasiko da, pilotalekuan (eguraldi txarra egiten badu, Udal Aretoan izango da).
Irakurri gehiago
Etiketak:dantza, entsegua, irrien lagunak, irrigintza jaia, san pedro
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Ondartxo abesbatzak antolatuta, gaur hasiko Musika Abesbatzaren XXVII. ekitaldia. Zarautz Abesbatzak San Pedroko elizan emango duen emanaldiarekin hasiko da. Francisco Escudero konpositorea jaio zela ehun urte bete dira aurten, eta Escudero bertakoa zela eta, Zarauzko abesbatza ariko da. 20:00etan hasiko da emanaldia. Bihar, ordu eta toki berean, Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea ariko da. 2009an sortu, 1995etik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, francisco escudero, karnaba otxotea, musika, musika abesbatzaren xxvii. astea, ondartxo, ricardo ugarte, san pedro
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Igande honetan Behobia-Donostia maratoi erdia Pasaiatik igaroko da, eta horregatik, bide mozketak egingo dituzte Trintxerpe eta San Pedron. 10:30etik 14:30era bitartean zirkulazioa mugatu egingo da Euskadi etorbidean. Trintxerpera eta San Pedrora sartu eta irteerak portutik egin beharko dituzte gidariak, horretarako propio prestatutako bidetik. Azkuene kaleko irteera ezingo da erabili. Bi barrutietako goiko aldeko bizilagunek Arrandegi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:behobia-donostia, san pedro, trafikoa, trintxerpe
Bidalita Azpiegiturak, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »