Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Pasaia
2008ko urriak 7, Asteartea

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-01-23 | 20:29:27

Arditurrin esprint-lekua

Aparkalekuko obrak esleitzearekin batera, korrika lasterrean lehen hromigoi masak lurrartu dute Ariturrin, parke natural baten gunean.

Josu Arotzena Muxika

Aparkalekuko obrak esleitzearekin batera, korrika lasterrean lehen hromigoi masak lurrartu dute Ariturrin, parke natural baten gunean.

Atzokoan Hitzak adierazten zuen moduan aparkaleku bat egiteko eta auzobidearen obrak esleitu dira Arditurrin. Eta, astelehenean hormigoia, porlana, botatzen ari ziren jada, korrika eta harrapaladaka.
Berriro ere, udal hirigintza taldeari gonbitea luzatu nahi nioke. Neur dezala, mesedez, horrelako neurri baten beharra eta aparkaleku eta auzobidea asfaltatzeak ekar dezaken eragina. Eta ez dezala ahaztu turismoa garrantzitsua dela, baina bera etorri eta joan egiten dela. Aiako Harriko parkea hor da, izan da eta denon esku dago izaten jarraitzea.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Oarsoaldeko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.